Menú

Art After Dark: The Invaders (Bullshit Fever / Bilbao) + Lee Curtiss (Visionquest / Spectral Sound / Get Physical / Supplement Facts / Detroit)

22:00: THE INVADERS (BULLSHIT FEVER / BILBAO)

Estiloa: Elektronikoa
www.facebook.com/theinvadersgoelectronic
twitter.com/invadersgo

The Invaders 2011n sortu zen, eta elektronikaren korronte abangoardistenen alde apustua egin zuten bi lagunen musika-proiektu bat da. Bilboko Fever-eko Bullshit Club-ean egoiliar gisa jarduten duen The Invadersek jada jo du Pendulum, Feed Me eta Don Diablo bezalako goi-mailako artistekin batera. Gainera, Madril, Sevilla edo Santander bezalako beste hiri batzuetan ere lortu du arrakasta.

 

23:30: LEE CURTISS (VISIONQUEST / SPECTRAL SOUND / GET PHYSICAL / SUPPLEMENT FACTS / DETROIT)

Estiloa: Elektronikoa
soundcloud.com/leecurtiss
www.vquest.tv

Lee Curtiss Michigango mendebaldean hazi zen, beranduxeago Detroitera joan zen arte. Musikarekiko zuen gero eta interes handiagoak bultzatuta Berlinera heldu zen. Bertan, Seth Troxler eta Ryan Crosson-ekin hasi zen lanean. Produktore gisa, bere karrera Spectral, Get Physical, Supplement Facts eta Wolf & Lamb-en lanak merkaturatuz hasi zuen. DJ gisa egindako lanari esker, bere soinu imitaezina Circo Loco, DC10 eta Fabric London bezalako klub finenetako kabinetan entzun da, New York, Chicago, Miami eta Berlingo klubetan jardun du egoiliar moduan, eta Glastonbury, Time Warp eta Creamfields bezalako jaialditan eskaini ditu emanaldiak.

Bere arrakasta nagusietako bi, Good Voodoo etaSmoking Mirrors, RAren lehen postuan egon ziren 2011n, eta The Naughty Lunatic Fringe izenburua duen EPa bere zigiluak –Visionquests— gehien saldu zuen lana izan zen. Arrakasta eduki arren, Lee tekno-produktore soil bat baino gehiago da; remixer gisa, Tracey Thorne eta David Lynch zuzendaria bezalako pop-aren ikonoekin egin du lan. Bere inspirazioa My Bloody Valentine, INXS eta Roxy Music bezalako taldeetatik jaso du, musika-mota hau dantzaren arlora eramaten saiatuz. Beti mugimenduan, etorkizunari begira bere proiektuen artean daude Visionquests-entzako EP bikoitza amaitzea, asko espero den pop album bat merkaturatzea eta musika-genero diferentetako bandentzako zenbait disko produzitzea.

 

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Jasone Villanueva
  • Angélica Tiberi
  • Lucía Barbier
  • Marta Collado
  • Gisela Marina Arnaiz Fassi
  • Sharon Lizette Ojeda Castro
  • Silvia Mongelos
  • Natalia Medellin Márquez
  • Lorena Daniela Mora Chaves
  • Irune González Álvarez
  • Alazne Cuezva López
  • Robin Jacquet
  • Nathalie Cassar
  • Bárbara Orsingher
  • Eneritz Barreiro
  • Iker Valle García
  • Quentin Crouzet
  • Nuria De Pablos
  • Ainhoa Mesa González
  • Gemma Sánchez del Río
  • Antonio Barea

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×