Menú

Art After Dark: ADAM PORT + SOULERO DJ'S + ADRIÁN

00:00: ADAM PORT (Keinemusik, Freerange / Berlin)
Estiloa: elektronikoa 
https://soundcloud.com/adam-port

Adam Port zenbait diskoetxerekin kaleratutako lanei esker egin zen ezagun, haietako abestiek berehala erakarri baitzuten mundu osoaren arreta. Baina, manager bat kontratatu, eszenatoki handietan aritu eta arrakastak sortzen jarraitu ordez, Adamek nahiago izan zuen bere osotasun artistikoari eutsi, hurrengo lanean non egongo zen jakin gabe eta DJ-set interesgarriak eginez, ez bakarrik ikus-entzuleentzat, baizik eta baita berarentzat ere.

Eszenak ez du baldintzatzen haren lanen bidea; aldiz, estiloan, groove-an eta sofistikazioan jartzen du arreta. Horrela, beti egiten du distira generoan, eta originaltasun handiz, gainera.

Adam Porten lana house eta techno musikaren parametroetan egon liteke, baina beti dago zerbait gehiago: haren estilo pertsonala.

23:00: SOULERO DJ'S (Areatzako kioskoa, Bilbo)
Estiloa: soula
https://es-es.facebook.com/groups/181471368612412/

SOULERO DJ’s taldeak antolatzen ditu, hiru hilez behin, Areatzako kioskoan, soula eta musika beltz dantzagarriena entzuteko saioak, dagoeneko Bilboko gauaren klasiko bat direnak.

Saio horietan, binilozko diskoak soilik jartzen dira; soularen eta funkaren bitxikeriez, klasikoez eta azken berritasunez goza daiteke, eta mota eta hamarkada guztietako soinuak entzun daitezke.

Hauek dira Soulero! taldeko kideak: DJ Satte, DJ ipurtarina eta bildumazalea, Kalian kultur guneko (Leioa) programazioa antolatzen zuena; Borja Guereñu, musikaria, DJa eta 80ko hamarkadatik ekitaldiak antolatzen dabilena; eta Alex Subinas, Soul 4 Real estatuko soul-jaialdi ospetsuenaren antolatzaileetako bat eta izen bereko diskoetxearen sortzaileetako bat.

22:00: ADRIÁN (Fever, Shake! / Bilbo)
Estiloa: groovea eta rocka
fever.es

Adriánek 15 urte baino gehiago daramatza «mezua zabaltzen». Hasieran, Comic’s izeneko lurpeko taberna batean aritu zen bilbotarren belaunaldi oso bati musika beltza ezagutarazten; geroago, bere klubean, Bullitt Groove Club; eta, orain, FEVER izenekoan. Artista ugarirekin batera egin du lan kabinan; besteak beste, hauekin: Keb Darge, Jazzman Gerald, Eddie Piller (acid jazz), Oli Stewart (Casbah 73), Jadd (Improvisto), Mark Taylor (Blue Note), Ian Wright, Andy Lewis eta Wayne Kra.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×