Menú

Art After Dark: AGORIA + RYAN DAVIS + JOSU ARAMBURU

00:00: AGORIA (SAPIENS, FRANTZIA)
Estiloa: elektronika
https://soundcloud.com/agoria
https://www.facebook.com/agoriaofficial/

Frantziako landa-ingurunean hazi zen Sébastien Devaud, Agoria ezizenez ezaguna, eta 1988. urtean harrapatu zuen musika elektronikoak, 12 urte zituela, Kevin Saunderson-en “Good Life” klasikoa entzun zuenean. 1999an, bere kantuak ekoizten eta merkaturatzen hasi zen, eta nazioarteko aintzatespena lortu zuen 12 hazbeteko seriearekin Pias-en (2002); handik urte batera Blossom album txalotua etorri zen. Geroztik, Agoriak beste hiru album atera ditu: The Green Armchair (2006), Go Fast (2008) eta Impermanence (2011), guztiak ere tekno-abesti sakon eta melodikoekin. Horrez gain, Agoriak lau nahasketa-CD atera ditu, eta horietan jatorri oso ezberdineko pistak batzeko eta modu sortzailean gainjartzeko duen trebetasun paregabea erakutsi du. Resident Advisor online aldizkariak azken hamarkadako nahasketa-CD onenetarikotzat jo zuen Agoriak At The Controls serieari 2007an egindako ekarpena. Guzti horrez gain, Europako jaialdi onenen artean dagoen Devaud Nuits Sonores-en sortzailea da, bai eta InFiné Music zigiluarena ere.

Haren lanek, Francesco Tristano-ren piano-tratamenduetatik hasi eta Danton Eeprom-en produkzio sentsualetara edo Bachar Mar-Khaliféren moldaketa dramatikoetaraino, jendea harritzen jarraitzen dute, eta InFiné entzuleak liluratzen dituen musika berrirako plataforma izatera eraman dute. Duela gutxi, Agoriak hainbat EP atera ditu teknoko zigilu onenekin (Innervisions, Kompakt, Hotflush), baita Moby edo Metronomy bezalako artistentzako remixak ere. Gaur egun, bosgarren albuma lantzen ari da, eta espazio artistiko ezberdin batean esperimentatzen du: Cinéma.

23:00: RYAN DAVIS (ANJUNADEEP / ALEMANIA)
Estiloa: elektronika
https://soundcloud.com/ryan-davis

Ryan Davis-en musikak entzulea istorioz betetako bidaia batera eramaten du, sentimendu, amets eta nahien deskribapenean zehar. 2006az geroztik, bere aztarna utzi du munduko tekno melodikoko ia zigilu garrantzitsu guztietan: Anjunadeep, Bedrock, Traumschallplatten, Last Night on Earth, Erased Tapes edo Klangwelt-en esaterako. Musikaren kalitateak ospe handia emateaz gain, nazioarteko miresle sorta ederra eman dio.

Debutatzeko baliatu zuen singleak musika-eszenaren arreta piztu zuen, eta Miss Kittin & The Hacker, Boys Noize eta Ivan Smagghe bezalako artistek beren saioetan jarri zuten. Martin Gore-k (Depeche Mode) haren musika sartu zuen Sounds of the Universe biran. Dominik Eulberg, Stephan Bodzin, Sasha, Digweed edo Cattaneo-ren etengabeko aipamenek pixkanaka-pixkanaka funtsezko izena izatera eraman zuten tekno melodikoaren kultura modernoan. Gainera, Davis-ek bi zigilu sortu ditu: Back Home eta Klangwelt, eta artista berriei plaza eskaintzen die beren burua sustatzeko, izen ezagunen ondoan: Max Cooper, Electric Rescue, Luis Junior edota Davis bera. 2012. urtean, bakarkako lehen albuma atera eta arrakasta handia lortu zuen berehala. Anjunadeep zigiluarekin ateratako From Within azken minialbuma eta Ólafur Arnalds eta Nils Frahm-entzat egindako nahasketak konposizio-teknoaren ospakizunak dira.

22:00: JOSU ARAMBURU (FEVER, BILBO)
Estiloa: elektronika
https://soundcloud.com/josu-aramburu-rodriguez

Josu Aramburu DJ gaztea Gipuzkoako Bergara herrian jaio zen. Denbora gutxian inguruko sustatzaileen errespetua lortu du, eta kartela nazioarteko eszenako artista garrantzitsu batzuekin partekatzeko aukera eskaini diote; tartean, H.O.S.H, Agoria, Dj Tennis, M.A.N.D.Y, Matador, Laura Jones, Marc Romboy, Marc Houle, Digitaria, Barem, Agents Of Time, Maayan Nidam, Coyu, Mendo, Deborah De Luca, Gaiser, Traumer, Ryan Davis, Detlef, Hector, Secondcity, Neverdogs, Sam Paganini, Sasha Carassi, Dosem, Leon, Raxon, Wade, Franco Cinelli, El_Txef_A, Indira Paganotto, Marcos In Dub, Alex Under, Clip! edo Kasper.

Jaioterriko hainbat gaztek lagunduta, 2013an The Addams Party proiektua sortu zuen. Gaur egun, egoiliarra da Bilboko Fever aretoan, eta Blue Waves jaialdia antolatzen du bertan. Askotan gonbidatu dute Robot Electronic Klubaren jaietara, eta Bilboko Guggenheim Museo ospetsuan jotzeko plazerra izan du Art After Dark ekitaldietarako.

 

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×