Menú

Art After Dark: CHLOÉ + SUTJA GUTIERREZ "LIVE" + TRAMPAS

LUMIÈRE NOIRE NIGHT

00:00: CHLOÉ (LUMIÈRE NOIRE, PARIS)
Estiloa: Elektronika
https://soundcloud.com/chloe-dj-producer

Chloé Thévenin beteranoa, Chloé bezala ezagunagoa, house eta technoa jorratzen dituen artista frantses dinamikoa da, eta beti nabarmendu da mota askotariko eremu esperimentaletan sartu delako; hala nola, pistako kanonak sakondu, irrati edo telebistarako lanak egin edota ikus-entzunezko aurkezpenak prestatu ditu, eta horiek Alfred Hitchcock-en "Blackmail" bezalakoei zuzenean musika jartzera edo instalazio interaktibo inguratzaileak egitera eraman dute. The Waiting Room (2007) eta One In Other (2010) albumak berak Ivan Smagghe ekoizle ospetsuarekin batera sorturiko Kill The Dj Parisko zigiluaren historian mugarri dira. Atera berria duen Endless Revisions lana dantzarako pistatik urrundutako soinu-espazioetan nabigatzen duten hamahiru piezak osatzen dute: hipnotismoaz betetako hamahiru palpitazio dira, non dunbal komatosoak, ahots-lerro misteriotsuak eta sintetizadore hegakorrak batzen diren.

23:00: SUTJA GUTIERREZ "LIVE" (LUMIÈRE NOIRE, VALENTZIA)
Estiloa: Elektronika
https://soundcloud.com/sutjagutierrez

Sutja Gutiérrez artista eta musikaria da, The Fruhstucks bandako kidea, The Ransom Note edukien webguneko kolaboratzailea eta Rational Anthem irrati showaren aurkezlea Dublab.es gunean. Haren musikan lo-fi pop esperimentalaren soinuak batzen dira psikodelia eta elektronika kutsuekin. Haren hitzetan: “Esperientzia askea, zintzoa eta dibertigarria da”. 2010. urteaz geroztik, Europa osoko eszenatoki ezberdinetan jo du; hala nola, honako hauek bezalako areto eta jaialdietan: Benicàssimeko FIB eta Reb Bull Tour Bus; Vinaroseko Electrosplash; Bartzelonako Macarena eta City Hall; Valentziako Barraca eta La 3; Madrilgo Nasti Club eta Café Berlín; Parisko La Gaîté Lyrique eta Rex Club; Dijongo Novosonic Festival eta Fnac; Stuttgarteko Silent Friday eta Cafe Galao; edo Luzernako Treibhaus, zenbait aipatzearren. Kantari bezala ere aritu da Affkt, Edu Imbernón, Los Suruba eta Rob Garza (Thievery Corporation) taldeetan, besteak beste, eta hainbat etxetan argitaratu du. Cult & Truth lehen albuma bizitzaren alderdi ezberdinak irudikatzen dituen koloretako paleta zabala da, eta EP berria, The Legend of Time, salgai dago jada.

22:00 TRAMPAS (Fever, Bilbo)
Estiloa: Elektronika
https://soundcloud.com/djtrampas

Euskal Herriko artista erreferentea da. 1995ean ibilbideari hasiera eman zion euskal kabina onenetan, eta Txitxarro bezalako diskoteketako edo Big-Bang bezalako nazioarteko jaialdietako egoiliarra izatera iritsi zen. Beti Ima txill-aut "Aita" bereizezina ondoan duela, hainbat musika-proiektu egin ditu; hots, Global, Clavando producciones, etab. Haren freskura eta talentu aitortuari esker, Óscar Mulero, Jeff Mills edo James Ruskinen mailako artistekin erlazionatu da, haien antzeko gustuak eta estiloak baititu. Azken urte hauetan, “Exquisite Klub” bezalako proiektuek, Blue Fever jaialdiaren baitan, Bilboko gauetara hurbildu dute DJ hau, eta Art After Dark-en Miss Kittin-ekin batera egindako emanaldiak Guggenheim Bilbao Museoan kultura elektronikoaren gauetako gonbidatu duin bezala berretsi zuen.

 

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×