Menú

Art After Dark: DANNY DAZE + DIMITRI VEIMAR + BALZA

00:00 DANNY DAZE (Omnidisc, Miami)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/dannydaze

Miamiko B-boy kulturan murgilduta zegoela, holandar musika elektroniko esperimentala eta laurogeita hamarreko hamarraldiko Detroiteko teknoa maitatzen hasi zen Danny Daze, classic electro eta Miami bass musika-estiloak ezagutu ondoren. Hamalau urte zituela hasi zen Daniel Gomez ezkontza eta bestelako ekitaldietan DJ, eta lan horretatik lortutako irabaziak rave-etarako binilozko diskoak erostera bideratzen zituen. 2004an ekin zion bere abestiak ekoizteari, eta urte hartan bertan sortu zuen Omniamm bere zigilua ere. Dazeren ikuspegi arriskatu eta punka da egiten duen guztiaren muina, Omnidisc bere egungo zigiluaren merkaturatzeak barne; askatasunari eta esperimentatzeari ematen die lehentasuna, arrakasta handiak bilatzearen gainetik. DJ gisa, nahiago du bere moldakortasuna set luzeetan adieraztea, eta musika elektronikotik hasi eta teknoraino nahastu eta mozteagatik da ezaguna. Ekoizle gisa, Kompakt etxearen Speicher sortetako merkaturatzeak zein nahasketak hartzen ditu bere jardunak (Phantasy, Comeme, Monkeytown eta beste), baina jatorrizko soinu-bandak ere sortu ditu, John Elliott arropa-diseinatzailearentzako eta Song for the Mute marka australiarrarentzako. “Obsesionatuta nago audioaren manipulazio xehatuarekin. Horixe da musika egiteko nire moduaren muina […] Beti jardun izan dut haize kontra, eta garrantzitsua da egiten dudan guztia autentikoa izatea. Ez dago alde handirik Daniel Gomez eta Danny Dazeren artean”, dio.

23:00: DIMITRI VEIMAR (Turbo, Clouded Vision, Errusia)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/dimitri-veimar

Daniel Avery-ren hitzak erabilita, Dimitri Veimar-ek acid house musika sortzen du, tecno cool eta harro ukituekin. Daniel Averyren Water Jump kantuari egindako nahasketaren bitartez eman zuen Dimitri Veimarrek bere talentua ezagutzera mundu osoan. Jatorrizko zatirik gabe ekoiztu zuen, eta jatorrizko egilea berehala liluratuko zuen errepikapen bat eraiki zuen Veimarrek. Dark, raw-dog electro eta breakbeat estiloen barruan sartzen den musika ekoizten du. Omnidisc, Renate eta, berriki, Turbo Recordings etxeekin merkaturatu izan du musika.

22:00: BALZA (Haus Of Beats, B.E.T.)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/asierbalza

Hamabost urte baino gehiago darama Balzak EAEko areto eta diskoteka askotan musika jartzen; finko jardun zuen musika-jartzaile lanetan Arrasateko Sala 3.60 aretoan, bai eta Bergarako bi espaziotan ere, Ziripoten eta Jam Aretoan (areto horren kudeaketaz eta programazioaz arduratu zen azken etapan, beste hiru kiderekin batera). Hamar urtez martxan dagoen Kogollo Party Krew kolektiboaren sortzaileetako bat da. Txapa Irratian egin zituen irratiko bere lehenengo lantxoak orain dela hamabost urte baino gehiago, hip hop musikari eskainitako irratsaio batean. Orain dela urte eta erditik hona, Txapa Irratiaren (Bergara), Hala Bedi (Gasteiz) eta KKinzona (Zumarraga / Urretxu) irratien bitartez emititzen den Haus Of Beats musika elektronikoari buruzko espazioa gidatzen du. Bergarako Elektronika Topaketa (BET) jaialdiaren arduraduna ere bada; 2017an ospatu da jaialdi horren hirugarren edizioa. House musikaren DJtzat jotzen den arren, ambient/downtemp eta tecno leunxeagoaren arteko estiloen artean mugitzen da; hor sartzen dira house, disko eta elektro estiloak.

 

 

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×