Menú

Art After Dark: DJ HELL + CARLOS BAYONA DJ + FETÉN

Jarduera hau TopARTE programaren barruan dago, eta Guggenheim Bilbao Museoaren XX. Urteurrena ospatzeko ekintza bat da

00:00: DJ HELL 
Estiloa: elektronikoa
soundcloud.com/djhellofficial

Helmut Geier, DJ Hell ezizenez, duela bi hamarkada baino gehiago hasi zen diskoak jartzen. 1985ean Alemanian house musika jarri zuten lehenengotariko bat izan zen. International Deejay Gigolo diskoetxean Chicagoko house musikako Bobby Konders eta DJ Pierre mitoen galdutako klasikoak argitaratu zituen. Halaber, Detroiteko lehen tekno abestitzat dutenari bultzada berria eman zion, A Number of Names taldearen “Sharevari” lanari, hain zuzen ere, eta new wave estiloaren heroi den Tuxedomoon taldearen ibilbidea bizitu zuen. Gigolo diskoetxeak merkaturatutako lanik garrantzitsuena DJ Hellek egindako 1980ko hamarkadaren hasierako Alemaniako post-punk bilduma izan zen, New Deutsch. Hala eta guztiz ere, haren ibilbidea finkatu duen album nagusia Teufelswerk da, Detroiteko groove kosmiko eta teknoak dituen lana.

1992an, DJ Hellen estreinaldiko single-a, “My Definition of House Music”, pistetan ereserki bihurtu zen, eta 50.000 ale saldu zituen. Bere ibilbideko unerik gailenena Bryan Ferryrekin batera “You Can Dance” sortu zuenekoa izan zen. 1996an bere inperioa, International Deejay Gigolo, sortu zuenean, diskoetxeari punk do it yourself estetika eman zion, amaitu gabeko halako tekno patina bat, pop musika naturalaren sentsibilitatea ere baduena. Gigolo diskoetxeak antzeko artistak erakarri zituen berehala: Fischerspooner, Vitalic, Miss Kittin & The Hacker, Tiga, eta baita Pet Shop Boys, Jeff Mills eta Dopplereffekt ere, besteak beste.

23:00: CARLOS BAYONA DJ
Estiloa: pop elektronikoa
soundcloud.com/carlosbayona

Carlos García Bayona 1975ean jaio zen Bartzelonan. Bere burua pop musikaren eta musika elektronikoaren alderdi guztien batasunaren freak gisa definitzen du. Bartzelonako hiri-inguruko Trinitat Vella auzo xumean hazi zen. Familiak pop musikarako zuen zaletasunak eragin handia izan zuen harengan: Beatles edo Police taldeen abesti klasikoak zein 1980ko hamarkadako irrati-formulako pop musika entzuten zuten. Haren anaia biki Juan Antonio Bayona zinemagileak pelikulen soinu-bandekiko sentitzen zuen lilurak ere eragin zion.

Espainian, DJ gisa kabina garrantzitsuenetan aritu da, eta baita jaialdietan ere: Sónar, 080 Barcelona Fashion, Cambrilrock eta Palmfest, adibidez. Eta atzerrian Alemaniako M’Era Luna, Zillo, Coliseum eta Kulturfabrik jaialdietan eskaini dituen saioak dira garrantzitsuenak. Ekoizle gisa Dos Rombos (Love Corporation, 2007) argitaratu du, bere taldearen, alegia Lorena C elektro-rock bikotearen, lehen albuma. Bere taldetik kanpo hainbat birnahasketa egin ditu, besteak beste artista hauentzat: La Bien Querida, OBK, De/Vision, Love of Lesbian eta Delafé y las Flores Azules.

Gaur egun hainbat musika-proiektutan lanean ari da. Obliquerekin Sitgeseko 2015eko zinemaldian aurkeztu zuten Vamp film laburraren soinu-banda egin du, eta A Song For prestatzen ari da, 1980ko hamarkadako zinemako klasiko batzuen omenezko album kontzeptual bat. Orain dela gutxi, gainera, abesti bat sortu du Apollo Vicerekin batera, Lluïs Seguraren lehen pelikulako soinu-bandarako.

22:00: FETÉN (SHAKE!, BILBO)
Estiloa: indie-rock, elektro-indie
mixcloud

Fetén (lehen La Indieteca DJ), gaur egun, Panorama sustapen-etxeko sortzaile, manager eta programatzaile da. Gainera, Shake! sortu berriko tabernaren DJ da. Saio eklektiko eta koherenteak egiten ditu eta indie-rock eta elektro-indie musika jarriz gozatzen du batez ere. 

Fetének honako hauetan jardun du DJ gisa: Polaroid (Granada), Low Festival (Benidorm), Maravillas (Madril), Kutxa Kultur (Donostia), Nylon (Valentzia), Kremlin (Lisboa), Txintxarri (Iruña) eta Candy Warhol (Zaragoza). Eta artista hauekin batera aritu da diskoak jartzen: Göo, Love of Lesbian, Maadraassoo, Belako, Adrian vs Santo eta Deu (Was).

 

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×