Menú

Art After Dark: &ME + SWITCHDANCE + JAVI AUTO

00:00: &ME (KEINEMUSIK, BERLIN)
Estiloa: elektronika
https://soundcloud.com/andmeandyou

&ME egungo DJ eta produktore goretsi eta arrakastatsuenetako bat izatera iritsi da, oinarri solido batetik abiatuta, Terranovan erritmoak eginez (Fetisch-ekin batera abiatutako abentura) eta EPak eta Kompakt erako albuma atereaz; halaber, haren ibilbidean aipatzekoak dira Nic Fanciulli-rekin egindako elkarlana, Saved Records-eko merkaturatzeak eta NR& produktua, Rampa ekoizle lagunarekin eta Nomi Ruiz abeslariarekin (Hercules & Love Affair, Jessica 6).

Horri guztiari bakarka egindako produkzioak gehitu behar zaizkio, aurrekaririk gabeko eran ezaguna egin baitzuten. “F.I.R.”, Berlingo DJ eta produktore Keinemusik kolektiboan egindako lehen merkaturatzea —honako hauek daude talde horretan: Rampa, Adam Port, David Mayer, Reznik eta Monja Gentschow artista, 2009an sortzen lagundu zuena—, izugarrizko arrakasta izan zen klub guztietan, baita ondoren etorriko zenaren aurrerapena ere. Hainbat zigilurekin atera ditu bere ekoizpenak, eta aparteko produktore eta DJ bezala duen ospea nazioartean ere hedatu da; gaur egun, artista bakarra da, egungo egoerako orijinalenetarikoa.

23:00: SWITCHDANCE (LUX FRAGIL / BEACHCOMA, PORTUGAL)
Estiloa: elektronika
https://soundcloud.com/switchdance

Marco Antão Lisboan jaio zen laurogeiko hamarkadan; Switchdance ezizena baliatzen du, skate maniobra batetik datorren izena. Lisboako Lux Frágil ospetsuko DJ egoiliarra da, eta Portugalgo DJ eta produktore onenen eta abenturazaleen artean kokatzen dute askok, izen handikoa saio eklektiko eta erabat hipnotikoengatik. Musika-paleta eta mugarik gabeko sormen anitzarengatik da ezaguna Switchdance: publikoari aurre egin eta hura erakartzen du, familiaren iragan erosoaren eta urruneko etorkizun kanpotarraren arteko gaiak jorratzen dituen musikaren bitartez. Portugalgo ia klub eta jaialdi guztietan jo du, baita Europako beste herrialdeetan ere.

Haren produkzioetan nabarmena da arpegio psikodeliko, melodia gotiko eta perkusioekiko duen grina; horietan, elementu heterogeneoak destilatzen eta berregituratzen ditu, estilo bakarra eta dotorea erakusteko. Era horretan, estilo horretara erori dira Beachcoma, Karakter, Areal Records eta, berrikiago, Innervisions bezalako zigiluak. “O Amolador” abestian, Secret Weapons Part 9 konpilazioan argitaratutakoan, ekialdeko melodia misteriotsuak eta sintetizadoreak konbinatzen ditu krautrocken eraginekin, eta Lisboan izandako gaztaroaren nostalgiara eramaten gaituzte zuzenean.

22:00: JAVI AUTO (FEVER, BILBO)
Estiloa: elektronika
fever.es

Javi Franco 1990 hamarkadaren amaiera aldera hasi zen sustatzaile eta DJ lanetan, eta 1998. urtean NoData taldea sortu zuen musika-kultura elektronikoa hedatzeko helburuarekin. 2005eko azaroan, Fever kluba inauguratu zuen, geroztik kide batekin batera zuzentzen duena. DJ bezala, Europako hiri ezberdinetara iritsi da: Gante, Montpellier, Viena, Rotterdam, Berlin edo Munich. 

2008az geroztik, Art After Darken programazio artistikoaren arduradunetako bat da, Guggenheim Bilbao Museoarekin batera garatzen duen proiektuan. DJ gisa, intuizio izugarria du publikoarekin konektatzeko, eta saioetan elektronikaren eta teknoaren arteko konbinazio ezin hobea garatzen du, modu fin eta dotorean.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×