Menú

Art After Dark: FAIRMONT + SID LE ROCK + DAMON JEE

“BEACHCOMA SHOWCASE”

00:00: FAIRMONT (Beachcoma, Kanada)
Estiloa: elektronika  
https://soundcloud.com/fairmont

Torontoko musika elektronikoaren ekoizlea eta DJa da Jake Fairley, “Fairmont” ezizenaz ezaguna. Bere izena erabiliz hasi zuen ibilbidea, honako etxe hauentzat punk-rocka teknoarekin eta elektroarekin uztartuta: Kompakt, Sender eta Dumb-Unit. Gero, Gazebo arrakastatsuak mundu-mailako underground eszenako pisu astun bilakatu zuen 2005. urtean. James Holden-en Border Community zigiluak bultzatuta, Gazebo diskoak  binilozko 20.000 kopia saldu zituen, eta Fairmont oso ezaguna eta klub eszenako klasiko izatera iritsi zen. 2007. urtean, Colored In Memory albuma ere klasiko bilakatu zen berehala: lan horrek islatzen zuen Fairmontek ez zuela tekno musikaren ikuspegi lineala eduki nahi, eta ahaleginik gabe mugitu zen garaiko izpirituaren eta une horretan erabat lekuz kanpo zeudela ziruditen eraginen artean, surf-rocka, folka edo krauta.

Automaton lanarekin soinuaren bilakaera borobildu zuen, itxuraz, eta horretan dark goth eta disko elementuak sartzera iritsi zen. My Favorite Robot Records enpresa berrian atera zuen albumak, gainera, 1980ko hamarkadako musikaren eragin handia zuen, hamaika abestietako bakoitza menderatzen duten ahotsekin. 2016an, My Favorite Robot Records etxeak atera zuen ziurrenik haren lan onena dena, EP Carthage; horren bitartez, dantzalekuak astintzea lortu zuen berriro ere.

Era berean, Fairmontek Beachcoma zigilua eraman du Metope eta Sid LeRock lagunekin. Horiekin munduan barrena ibili da John Digweed eta Henry Saiz bezalako artisten abestiak berriz nahasten, haien produkzioak egiteko denbora hartzen zuten bitartean.

23:00: SID LE ROCK “LIVE” (Beachcoma, Kanada)
Estiloa: elektronika 
https://soundcloud.com/sidlerock

Sidney S. Thompson, “Sid LeRock”, Ontarion jaio zen, baina aukera izan zuenean, Windsor-eraino joan eta han artista bilakatu zen. Post-rockarekin eta forma minimalekin hasi zen, korronte horrek hiriburu zuen tokian hain zuzen: Kolonian. Izengoiti ugari erabili zituen, eta horien bitartez clubber unibertsoan ezaguna egin zen: Pan/Tone (Sender, Sub Static, Mule Electronic), Gringo Grinder (Onitor), Sid Le Rock izatera iritsi zen arte; izen horrekin albuma grabatu du Ladomat/Mute Records etxean: Written In Lipstick (2004). Batez ere album horretan garatu ahal izan du bere teknoa, moldaketa rockoderizatuekin, eta lan horrekin dantzaleku bat baino gehiago lehertu du. Disko horren ondoren, beste batzuk plazaratu ditu Pan/Tone goitizenarekin (2006) eta, batik bat Sid LeRock erabili du beste etxe batzuekin argitaratzeko: hala nola, Hafendisko, MFRR, Nein Records, Dantze, Tenampa. Remixer bikain gisa, Sidek sekulako artistentzat egin du lan: Depeche Mode, Placebo, Gui Boratto, Fairmont, Bishop Morocco & Nicone. Era berean, honako DJ hauek haren abestiak berriz nahastu dituzte: Koze, Ada, Acid Pauli, Alex Smoke, Brett Johnson, Gui Boratto eta Soul Center.

22:00: DAMON JEE (Clouded Vision, Days Of Being Wild, Nein / Biarritz)
Estiloa: elektronika
https://soundcloud.com/damon-jee

Damon Jee DJ eta ekoizle frantsesak 1990eko hamarkadarekin batera eman zion hasiera bere ibilbideari, musika elektronikoa ezagutu zuenean. Pagoa aretoko egoiliarra da 2001. urteaz geroztik, eta mundu osoko klub eta jaialdi askotan aritu da. Azken hamar urteetan, makina bat disko argitaratu ditu etxe ospetsuetan; hala nola, Tora Tora Tora, Definitive Recordings, Playmate Rec eta Pour La Vie Rec. Halaber, John Acquaviva & Olivier Giacomotto bezalako artista handiekin elkartu zen, hainbat DJ biltzen zituzten proiektuetan parte hartzeko: Sven Vath, Richie Hawtin, Marco Carola, Ivan Smagghe, Morgan Hammer, Chloé, Daniel Avery, Erol Alkan, Ewan Pearson, Optimo, Jennifer Cardini, David Shaw, Matt Walsh, Remain eta Oxia, besteak beste.

 

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×