Menú

Art After Dark: MAGDA + HAMID + EMPTY FILES "LIVE" + ADRIAN

00:00: MAGDA (Perm, Detroit, AEB)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/magda-official

Magda-k artista gisa duen erreinua DJ eta ekoizle jardueren eremutik harago doa. Polonian jaio zen, baina Detroiten hazi; 1998an, Minus diskoetxearekin elkartu zen, eta birak egiten hasi, Richie Hawtin-en hasierako artista gisa. 2003an nazioarteko lehenengo bira eman zuenetik, ezarritako muga musikaletatik harago joateagatik eta bere estiloa adierazteagatik egin da ezaguna Magda. Richie Hawtinen Minus diskoetxeko familiaren parte gisa utzi zuen aztarna lehen aldiz: 2006an, nahasketa-album berritzaile bat kaleratu zuen, She’s A Dancing Machine; eta, jarraian, debuteko albuma atera zuen: From The Fallen Page (2010). Magdaren remix-lanen artean Plastikman eta Depeche Mode entzun daitezke, baita Fabric, Balance eta BBC Radio 1 Essential Mix direlakoetarako egindako nahasketa-albumak ere.

2006an, Items & Things diskoetxea eta agentzia ezarri zituen, Troy Pierce-rekin eta Marc Houle-rekin batera. 2017an, Perm proiektua kaleratu zuen Berlinen, artea eta klub-kultura bateratzen dituena.

Duela gutxi, Magdak zenbait lan ekoiztu ditu T. B. Arthur-ekin batera (adibidez, Blotter Trax), eta Ectomorph grabatu du BMGrekin. Blotter Trax-ek sintesi modularra, inprobisazioa eta esplorazio erritmikoa konbinatzen ditu, zuzenean. Ikus-entzunezko duetoak biltzen ditu, zuzenean, Lillevan bideoartistarekin batera, baita bira bat ere Japonian barrena. Magda profil goreneko eta eskari handieneko artistetako bat da. Funts handiko interpretatzailea da, abenturazalea eta bikaina, eta musika ezusteko moduan ulertzeko gaitasuna du.

23:30: HAMID (Perm, Frantzia)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/hamidsmusic

Frantziako hegoaldean sortu eta hazi zen Hamid, baina 2006an Londresera joan zen bizitzera. Bertan, musika elektronikoan murgildu zen: biniloen bilduma egiten hasi zen, eta Fabric klubeko saioetan parte hartzen. Hainbat lan kaleratu ondoren, Cabanne-ren Minibar diskoetxearekin sinatu zuen, eta Europako, Errusiako eta AEBko underground zirkuituetan jotzeko aukera lortu. 2006an, H + proiektua sortu zuen Hamidek. Diskoetxearen aurkikuntzetako bat zuzeneko talde moldaerraz bat izan da, H + Va + Dk, Hamidek Volkan Akinekin eta Denis Kaznacheevekin sortutakoa. Gaur egun, Club der Visionaere klubean egon ohi da, baina kontzertu ugari ematen ditu, baita ere, Fabric, Concrete, Arma 17 eta Suma Beach klubetan eta Craig Richards-ek sortutako Houghton jaialdi ospetsuan. Hamidek house eta breakbeat doinu sakonak sortzeko duen gaitasunari leial izaten jarraitzen du.

22:30: EMPTY FILES “LIVE” (Wombat, Bilbo)
Estiloa: elektronikoa, trip hopa, rocka, ambient-a

Empty Files Bilboko rock elektronikoko talde bat da, eta Bristoleko trip hoparen eta 1990eko hamarkadako estilo industrialaren eragina du. Haren musika Massive Attack, Nine Inch Nails, Tricky eta Depeche Mode taldeenetik hurbil dago, besteak beste. Txufo Wilson-ek sortu zuen, eta 2013an lehenengo EPa kaleratu zuen, izen berekoa; lan hura hainbat artista nazionalek eta nazioartekok nahasi zuten, hala nola Ryan Campos-ek eta Smoke Idols, Links, Semi Source, Tremme eta Triames taldeek. 2016an, “Shadows” eta “Get Up” argitaratu zituen, haren hurrengo estudio-albumaren aurrekari gisa, eta DJ Mag aldizkariaren lehiaketa irabazi zuen, WAS talde bilbotarraren “I Like You As You Are” abestiaren nahasketagatik. Zuzenekoan, Imanol Fortesek, Gonzalo Ruizek, Urtzi Izak eta Alvaro Olaetxeak osatzen dute Empty Files.

22:00: ADRIAN (Fever, Bilbo)
Estiloa: discoa, soula

Adriánek 15 urte baino gehiago daramatza «mezua zabaltzen». Hasieran, Comic’s izeneko lurpeko taberna batean aritu zen bilbotarren belaunaldi oso bati musika beltza ezagutarazten; geroago, bere klubean, Bullitt Groove Club; eta, orain, FEVER izenekoan. Artista ugarirekin batera egin du lan kabinan; besteak beste, hauekin: Keb Darge, Jazzman Gerald, Eddie Piller (acid jazz), Oli Stewart (Casbah 73), Jadd (Improvisto), Mark Taylor (Blue Note), Ian Wright, Andy Lewis eta Wayne Kra.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×