Menú

Art After Dark: MARC ROMBOY + TRONIK YOUTH + JOSU ARAMBURU

00:00: MARC ROMBOY (Systematic / Alemania)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/marcromboy

Marc Romboy DJ eta ekoizle alemaniarra Systematic diskoetxearen arduradun nagusia da 2004tik, eta dagoeneko 100 disko baino gehiago argitaratu ditu. Diskoetxe horrekin aritzen dira, besteak beste, Blake Baxter, Booka Shade, Robert Babicz eta Stephan Bodzinya. Dena den, Romboy ekoizpenak da bera hobekien definitzen duena: 2013an Taiyo argitaratu zuen, Ken Ishii japoniarrarekin batera egindako disko zoragarri bat; urtebete beranduago, berriz, Shades, lan berrien eta birnahasketa gailenez osatutako bilduma.

Minimal estiloa tecno eta house garaikidearekin konbinatuz mundu osoan ibili da: Fabric, Fuse, Berghain, Rex eta baita Boiler Room-en ere. Azken horretan bitan egon da: lehenik Berlinen, bakarka, eta bigarrenik São Paolon, Stephan Bodzin-ekin. 

10 Years of Systematic bilduman gehien gustatzen zaizkion artisten abestiak bildu zituen, besteak beste Audiojack, Jimpster eta Dusty Kid-enak. Lan hori izan zen bere ibilbideko unerik gorena: : Beatport-en bost disko onenen zerrendan sartu zen eta, asteak joan, asteak etorri, hogei onenen zerrendan mantendu zen.

23:00: TRONIK YOUTH (Nein / Erresuma Batua)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/neinrecords

Neil Parnell da Tronik Youth, Nein Records diskoetxeko DJ, ekoizle eta zuzendari ospetsua.  Azken hamarkadan 25 single eta 100 birnahasketa baino gehiago argitaratu ditu, bere izena daraman giro-musikako disko arrakastatsu batez gain. Debuta Youth Is Wasted On The Young diskoarekin egin zuen 2015eko uztailean eta kritika oso onak izan zituen; disko horretan Gabe Gurnsey (Factory Floor) izan zen bateria-jotzaile.

Nein Records 100 diskoetxe onenen zerrendan sartu zuen Resident Advisors-ek 2016an (diskoetxe horrekin aritzen dira, adibidez, Rodion, Daniele Baldelli, DJ Rocca, Cabaret Nocturne, The Two Mamarrachos, The Emperor Machine, Antoni Miaovvi, Gemini Brothers, Man Power eta Heretic). Urte hartan bertan, Tronik Youth Indie Dance estiloko 30 artista onenetako bat izan zen Beatport etxeko botoei esker, eta Berlinera joan zen Permanent Wave proiektuan disko bat grabatzera. Egoitza bat baino gehiago izateaz gain, diskoetxea Europan eta mundu osoan zabaltzen ari da. 2017an merkaturatuko duen hurrengo proiektuan Rodion, Tunnel Signs eta The Hacker-ekin egindako elkarlanak eta birnahasketak bilduko ditu.

22:00: JOSU ARAMBURU (Blue Waves / Bergara)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/josu-aramburu-rodriguez

DJ gazte honek gure inguruko sustatzaileen begirunea izatea lortu du, eta horien bitartez,, artista garrantzitsu askorekin jarduteko aukera izan du: M.A.N.D.Y, Matador, Laura Jones, Marc Romboy, Marc Houle, Digitaria, Barem, Agents Of Time, Dj Tennis, Maayan Nidam, Coyu, Mendo, Deborah De Luca, Gaiser, Traumer, Detlef, Hector, Secondcity, Neverdogs, Sam Paganini, Sasha Carassi, Dosem, Leon, Raxon, Wade, Franco Cinelli, El_Txef_A, Indira Paganotto, Clip! eta Kasper, adibidez. 2013an, Bergarako beste gazte batzuekin batera, The Addams Party proiektua sortu zuen. Gaur egun Bilboko Fever dantzatokian Blue Waves festa antolatzen du, bi hilez behin.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×