Menú

Art After Dark:  SOLEE "LIVE" + SEVERAL DEFINITIONS + DJ VOZ

PARQUET NIGHT

00:00 SOLEE "LIVE" (PARQUET RECORDINGS, ALEMANIA)
Estiloa: Elektronika
https://soundcloud.com/solee-music

Normen Flaskamp laurogeita hamarreko hamarkadaren amaiera aldera hasi zen ekoizpen-lanetan, baina 2006an sortu zen "Solee" ezizena, house eta teknoaren barruan karrera musikala bultzatu zuena. Urte berean "Parquet Recordings" zigilua sortu zuen, house eta teknoaren bertsio bereizgarria hedatzearren. Haren zigilutik aparte, Soleeren ekoizpenak munduko diskografiko ezagunenetariko batzuetan agertu dira. Planeta osoko hirietan barrena ibili da, tartean, Miami, Mosku, Tel Aviv, Buenos Aires, New York, Beirut edo Melbourne, haren ohiko "Soleesound" energikoa eta melodikoa zabaltzen.  

23:00: SEVERAL DEFINITIONS (PARQUET RECORDINGS, SUITZA)
Estiloa: Elektronika
https://soundcloud.com/several-definitions

Jeremy-k, Several Definitions bezala ezagunak, 8 urte besterik ez zituen musikan aritu nahi zuela erabaki zuenean. Hip hop mugimenduaren barruan hazi zen, nahiz eta house musikaren erritmo azkarrago eta eranskorrekiko interesa garatzen joan zen. 18 urte zituela, Suitzako beste DJ batekin elkartu eta "Radi & Keith” bikotea osatu zuen; taldeak hainbat abesti atera zituen etxe ezberdinetan. 2014an "Several Definitions" goitizena sortu zuen, karrera bakarka jarraitzea erabaki ondoren, tekno eragin gehiagorekin. Haren hitzetan, galera, maitasuna eta alaitasuna ditu inspirazio iturri. Haren ekoizpenak biziak dira, perkusio-ildoaren gainean eraikitako soinuz beteak; horrela, giro beroak, melodia xarmagarriak eta erritmo gogoraerrazak sortzen ditu.

22:00: DJ VOZ (Fever, Bilbo)
Estiloa: Elektronika
https://soundcloud.com/djvoz-1

Bilboko FEVER-en egoiliarra da gaur egun VOZ, eta hilero EnD Room jaia antolatzen du bertan. Deep house, tech house, minimal eta teknoa dira haren estilo nagusiak, eta erritmoak jai eta saio bakoitzaren arabera egokitzen ditu. 13 urtetik gorako ibilbidea du DJ egoiliar bezala musika elektronikoan. VOZek berehala konektatzen du publikoarekin groove handiko underground elektronikaren emanaldietan, eta abesti guztiei berotasun eferbeszentea ematen die. Musika jarri du Bartzelona, Madril, Ibiza edo Mallorka bezalako hirietako areto onenetan, baita Ingalaterra eta Frantzia bezalako herrialdeetan ere. Londresko “Egg Club” enblematikoan aritu da, “Ushuaia”, “Space” edo “Privilege” bezalako lekuetan Ibizan, Bartzelonako “The One” aretoan eta beste areto asko eta jaialdi nagusietan; esate baterako, Aquasella, Uda Beach edo EDF. Kabinan honako DJ hauekin jardun da, besteak beste: Loco Dice, Marco Carola, Steve Lawler, Maceo Plex, Tania Vulcano, Matthias Tanzman, Davide Squillace, The Martinez Brothers edo Tiefschwarz.

 

 

 

 

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×