Menú

Art After Dark: TRIKK + MUSUMECI + JOSU ARAMBURU

00:00: TRIKK (INNERVISIONS, PORTUGAL)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/trikksound

Trikk Portok eskaini duen DJrik onenetakoa da; izan ere, Portok gero eta ospe handiagoa du underground mugimenduen aparteko hazitegi gisa eta azpigenero ilunenetako musikarientzako inspirazio-gune gisa. Besteak beste ManMakeMusic eta Lossless diskoetxeekin lanak argitaratzen hasi eta Hotflush Recordings eta Pets Recordings diskoetxeetarako remixak egin zituenean goraipatu zen bereziki Trikken talentua. Gaur egun, musika ekoizten du eta DJ gisa aritzen da Londresen; nagusiki house musikaren estetika aztertzen du, sen handiz konposatutako pieza konplexuetan. Azkarra eta, aldi berean, motela; zakarra eta leuna; gaztea, ausarta eta paregabea; Trikk gaur egungo undergound musikaren benetako ordezkaria da.

23:00: MUSUMECI (DIYNAMIC, ITALIA)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/musumeci

Mauro Di Martino DJ eta ekoizle siziliarraren izen artistikoa da Musumeci. 1980ko hamarkadaren amaieran hasi zen DJ eta ekoizle-lanetan; Inndigital online dendaren sortzailea eta kidea da, eta What Ever Not Records eta Engrave Ltd diskoetxeetako A&R arloan ere egiten du lan. 2009an, Rules seriea jarri zuen martxan izen bereko bere diskoetxean; bertan, Balearretako eragina ez ezik, deep house eta tekno musika-estiloetako elementuak ere antzeman daitezke. 2012an, house musika-estiloan espezializatutako Batti Batti diskoetxe maltarrak Astounding Science Music izeneko haren EPa argitaratu zuen MP3 gisa deskargatzeko. Lan hartan, zientzia-fikzioari eta genero horretako ikonoei egiten die gorazarre, zientzia-fikzioaren idazle garrantzitsuenetako batzuen ideiak (esaterako, J. G. Ballard, Sir Arthur C. Clark eta Isaac Asimov) eta Chicagoko hasierako house musikaren bereizgarri den giroan inspiratutako soinua oinarritzat hartuta. 2013. urtearen amaieran, Musumeci teknora pasatu zen Human Revolution lanean, eta berriz ere Engrave Ltd diskoetxearen katalogoari heldu zion, zazpi abestiko beste album txiki batekin, The Gemini Project izenekoa. Lan horretan, itxuraz oso desberdinak diren nazioarteko DJen laguntza izan zuen; besteak beste, Dixon, Mano Le Tough, Sasha eta Christian Prommer.

22:00: JOSU ARAMBURU (Fever, Bilbo)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/josu-aramburu-rodriguez

Denbora gutxian, Josu Aramburu gazteak bere emanaldien eremuko babesleen errespetua bereganatu du, eta artista garrantzitsuenetako batzuekin batera aritzeko aukera eman diote; esaterako, M.A.N.D.Y, Matador, Laura Jones, Marc Romboy, Marc Houle, Digitaria, Barem, Agents Of Time, Dj Tennis, Maayan Nidam, Coyu, Mendo, Deborah De Luca, Gaiser, Traumer, Detlef, Hector, Secondcity, Neverdogs, Sam Paganini, Sasha Carassi, Dosem, Leon, Raxon, Wade, Franco Cinelli, El_Txef_A, Indira Paganotto, Clip! eta Kasper. Bergarako zenbait gazteren laguntzarekin, 2013an The Addams Party proiektua jarri zuen martxan, eta gaur egun Bilboko Fever diskotekan aritzen da hilean bi aldiz; bertan, Blue Waves festa antolatzen du.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×