Menú

Artea ezagutzen: Espresionismo Abstraktua

María Dolores Jiménez Blanco saiakeragile, arte-kritikari, erakusketa-komisario eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Artearen Historiako irakasle titularrak Espresionismo Abstraktuaren giltzarriez, testuinguruaz, obrez eta protagonista nagusiez hitz egingo du. Jarduera hau arte garaikidearen oinarrizko eta erreferentziazko kontzeptuak ezagutu nahi dituztenentzako antolatu dugu.

Maiatzak 17

Hiroshiman gertatutakoaren ondoren, nola margotu?
1945ean, New Yorkeko kultur mundua zur eta lur geratu zen Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean: Japonian jaurtiriko bonba atomikoak, kontzentrazio-esparruetan gertatutakoaren zabalkundea, hiri osoen suntsipena… Mundu modernoan ezer ez zen segurua. Gauzak horrela, margolari-belaunaldi berriek deskribapenik egin gabe munduari nola aurre egin planteatu zuten, nola adierazi munduarekin zuten konpromisoa beren buruarekin zutenari uko egin gabe.

Maiatzak 18

Pintura amerikarraren garaipena: Aspresionismo Abstraktua erantzun.
Laurogeiko hamarkadaren erdialdera, New Yorken, The Art of This Century galeriaren eta Clement Greenberg eta Harold Rosenberg kritikarien inguruan, besteak beste, berezko arte moderno amerikarraren aldeko kultura-sare bat sortzen hasi zen: Espresionismo Abstraktua. Askotariko forma eta lengoaiak erabiltzen zituzten artista batzuek ideia bera partekatu zuten momentu horretan: haien lanak garai nahasi haren lekukoak zirela. Artista horietako batzuen obrak aztertu eta alderatuko ditugu.

Tokia eta ordua: Museoko hezkuntza-gela eta aretoak, 19:00–20:30.
Prezioa: 40 € (bi saioak)
Partaideak: gehienez 30 eta gutxienez 15

Apirilaren 28tik aurrera salgai

Desde el hasta el .

Argibide gehiago

Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00, 944 35 90 90 telefonoan

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×