Guggenheim

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bilbao Bizkaia Design Week 2021 Museoko Entzungelan abiatuko da, Museoaren 25. urteurreneko TopARTE programaren baitan. Inspiratzaile gertatzen den Bidegurutzeak eta trantsizioak lelopean, diseinuaren eta arkitekturaren munduko nazioarteko lau hizlari izango dira bertan —Amber Case, Mariana Salgado, Francesca Perona eta Gintaras Bal—, zeinek kontatuko baitigute nola ulertzen duten gai hori eta nola aplikatu ohi duten euren diziplinetan.