Guggenheim

Liburutegian, 3tik 11 urtera bitarteko haurrek ipuin liluragarriak ezagutuko dituzte irakurketa, gorputz-adierazpena zein dramatizazioa barne hartzen dituen jarduera baten bidez.

We have a Mission: Stop the Sunset

Misio bat dugu: eguzkia beste behin zerumugan desagertu dadila ekiditea. Guztion artean zerbait egin behar dugu hori saihesteko!
Dinamizatzailea: Mónica Rodríguez-Curiel
Azaroak 6 eta 7: 3tik 5 urtera
Azaroak 20 eta 21: 6tik 11 urtera

Mixed media
Entzun ezazu bi lagun artistaren istorio dibertigarria, teknika artistiko ezberdinetan barrena egindako bidaia zorabiagarrian.
Dinamizatzailea: Catalina Martínez-Moro
Azaroak 13 eta 14: 3tik 5 urtera
Azaroak 27 eta 28: 6tik 11 urtera