Menú

Array
(
)
AJAX: 

Chasmata – SARRERAK AGORTUTA!

Artea eta zientzia modu berri batean uztartzen dituen ikuskizuna da Chasmata, eta Museoaren XX. urteurreneko ospakizunen ekitaldi nagusietako bat da. BBKren ezin estimatuzko elkarlana izan du, zeinaren laguntzarik gabe ekitaldi hau ezinezkoa zatekeen, eta Europako Espazio Agentziaren (ESA) inplikazioa ere badauka. Ekitaldian publikoari "espaziora bidaiatzeko" aukera emango zaio, Marte planetako aurrez ikusi gabeko irudien bitartez eta Pedro Duque astronautaren presentzia lagun, zeinak Nazioarteko Espazio Estaziotik datorren mezua irakurriko duen.

Chasmata ikuskizunean eskua emanda doaz arte garaikidea eta kanpo-espazioa, astrogeologia, musika instrumentala, musika elektronikoa eta arte bisuala bezalako diziplina desberdinen batasunaren bitartez. Saxofoiak eta teknologia berriak uztartuko dituen ikuskizun honen inspirazio-iturriak kosmosa, Frank Gehryren arkitektura eta Richard Serraren Denboraren materia lana izan dira. Murgiltze-kontzertu paregabe gisa ere defini daiteke, zeinetarako propio sortu diren sei pieza instrumental eta non ehundik gora saxofoi-jotzailek parte hartuko duten, Atrioko garaiera desberdinetan banatuta gailu elektronikoekin elkarrekintzan ariko direnak.

Ohar garrantzitsua:
Chasmata ikuskizunera datorren eta Smartphone bat duen orori ikuskizuna baino lehen CallingHiggs aplikazioa deskargatzeko eskatu nahi diogu. App hau deskarga daiteke Play Storean (Android) eta App Storean (Iphone). Ikuskizunera telefonoarekin etortzen direnek, callingHiggs izeneneko musika-konposizioan parte hartu ahal izango dute.

CallingHiggs APPa deskargatu – Android

CallingHiggs APPa deskargatu – iphone

Ikuskizunari buruzko datuak
Iraupena: 80 minutu
Publikoa: helduak, nahiz eta 12 urtetik gorako haurrei sarbidea emango zaien.
Tokia: Museoko Atrioan. Publikoa zutik egongo da.

GUGGENHEIM CHASMATA PROGRAMA (LABURPENA)

Saxofoiez osatutako taldeentzat, gailu elektronikoak, telefono mugikorrak, eskultura eta proiekzio anitzak.
Konposizioa: Ángel Arranz (AA) eta José López-Montes (JLM)
Laguntzaileak: Íñigo Ibaibarriaga (II), Casper Schipper (CS) eta Alba G. Corral (AgC).
Musika-zuzendaritza: Matilda Hoffman eta Maite Aurrekoetxea

Sigma Project Quartet, Saxofoi laukotea
Het Nederlands Saxofoon Octet, Saxofoi ensemble
100 saxofoiez osatutako orkestra

Serraphonie [AA eta CS]                                                                                    
Saxofoi baxuen laukotea, gailu elektronikoak eta eskulturak
Richard Serraren Denboraren materia lana izango da bitarteko                  

Juventae Chasma [JLM, II eta AgC]                                                                        
Saxofoi bakarra, gailu elektronikoak eta bideoa  

Ius Chasma [JLM]                                                                                                     
Saxofoiez osatutako hiru laukote eta bideoa

Mezua Nazioarteko Espazio Estaziotik. Pedro Duque eta Juan Ignacio Vidartek hartuko dute hitza                                   

Valles Marineris [AA, JLM, CS eta AgC]
Saxofoi baxuen laukotea, saxofoi baritonoa
100 saxofoiez osatutako orkestra, 
Gailu elektronikoak 17 kanaletan eta bideo-proiekzioak

I Candor Chasma Saxofoiez osatutako zortzikotea, elektronika eta bideoa  

II CallingHiggs Telefonia eta bideoz osatutako orkestra masiboa

III Valles Marineris Saxofoi baxuen laukotea, saxofoi baritonoa, 100 saxofoiez osatutako orkestra, gailu elektronikoak 17 kanaletan eta bideo-proiekzioak.                                                                                            

Ekoizpena: The DK <projection>

PROGRAMA OSOA DESKARGATU

.

Argibide gehiago

Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00, 944 35 90 90 telefonoan.

Erreserbatu orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×