Guggenheim

Aurten, 20 urte beteko ditu La Fundición antzokiaren Dantzaldia jaialdi ospetsuak. Museoan, Extrema aurkeztuko da, Marco Floresek koreografiatzen, zuzentzen eta interpretatzen duen pieza, zeinak hainbat gai hartzen baititu abiapuntu gisa; besteak beste, askotariko identitatea. Marco Flores konpainiak dakarkigu pieza; konpainia berria da flamenkoaren munduan, eta Madrilgo Teatros del Canal antzokian du egoitza.