Menú

David Anfam: Jackson Pollocken Horma-pinturaren gainean, inguruan eta haraindian

Peggy Guggenheimek 1943an agindu zion Jackson Pollock-i Horma irudia egiteko, eta lan hori Espresionismo Abstraktua izeneko mugimenduaren katalizatzaile nagusietako bat izan zen. Ordudanik, margolan harrigarri horrek eragin handia izan du geroko margolari eta eskultoreengan, Lee Krasner, David Smith eta Richard Serra-rengan, esaterako. Horma irudia XX. mendearen bigarren erdiko margolan garrantzitsuenetako bat da, agerian jartzen dituelako, adibidez, eskala handia, keinu espresiboa eta irudikapenaren eta abstrakzio piktorikoaren arteko dikotomia. Horretaz guztiaz eta Espresionismo Abstraktuaz hitz egingo du David Anfamek, Espresionismo abstraktua mugimenduaren aditu ospetsuenetako bat eta gaiari buruzko funtsezko liburuen egilea eta erakusketaren komisarioa den aldetik, Edith Devaney eta Lucía Agirrerekin batera.

Sarrerak: doakoak dira eta leihatilan edo webgunean eskura daitezke.
Hitzaldia ingelesez izango da, eta gaztelaniarako aldi bereko itzulpena eskainiko dugu.
Lekua: Museoko Entzungela.

.

Argibide gehiago

Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00, 944 35 90 90 telefonoan

Erreserbatu orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×