Guggenheim

Smetana hirukotea 1934. urtean sortu zuen Josef Páleníček txekiar piano-jotzaile famatuak, eta Txekiar Errepublikako uneko talderik ospetsuenetariko bat da. Egungo kideek, Jitka Čechová pianistak, Markéta Janoušková biolin-jotzaileak eta Jan Páleníček biolontxelo-jotzaileak haien aurrekoek nahiz ganbera-musikako XX. mendeko bakarlari garrantzitsuek (Oistrakh, Rostropóvich, Richter, Stern, Rose, Istomin) sortutako eredua jarraitzen dute interpretazioan.

Trío Smetana taldeak nazioarteko sari garrantzitsuak jaso berri ditu, eta ohiko gonbidatua izaten da Txekiar Errepublikako eszenatoki garrantzitsuetan ─Pragako Udaberriko jaialdia, Janáček-eko Maiatzekoa, Moraviako Udazkenekoa, Concentus Moraviaekoa edo Malá Stranako Ganbera Musika─ eta Frantzia, Alemania, Suitza, Britainia Handia, Italia, Eslovenia edo Egipto bezalako herrialdeetakoetan.

Programan Antonín Dvořák eta Bedrich Smetanaren piezak izango dira. Jarduera Txekiar Errepublikak Espainian duen Enbaxadak antolatu du Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean.