
Haurrentzako udako tailerrak
Lekua
Hezkuntza-guneetan eta Museoko aretoa
Tailer hauetan parte hartzen dutenek sortzeko modu ugari ezagutuko dituzte Museoko erakusketak bisitatuaz. Ikasi, sortu eta lagun berriak egingo dituzte jarduera artistiko dibertigarrietan parte hartzen duten bitartean. Egunero, abentura bat!
Artistak garela imajinatuko dugu eta haiek bezala pentsatuko dugu. Yayoi Kusama, Lynette Yiadom-Boakye edo Oskar Kokoschka bezalako egileen eta Bildumako beste sortzaile batzuen lanak inspirazio moduan erabiliko ditugu. Tailerretan, inprobisazioaren eta jolasen bidez esperimentatuko dugu: gorputz osoarekin margotuko dugu, materialak eraldatuko ditugu, koloreak emozioekin lotuko ditugu, infinitua errepikapenaren bidez marraztuko dugu eta musikak duen zera ikusezin hori islatuko dugu artearen superbotereen bidez.
Gainera, goizero, Art Through Storytelling tartea izango dugu, British Council Bilbaoko irakasleek ingelesez ematen duten jarduera bat.
Proposamenak modu irekian diseinatuta daude haur bakoitzaren trebetasun, erritmo eta interesetara ahalik eta gehien egokitu ahal izateko.
Parte-hartzaileek goiz erdian jateko zerbait ekar dezakete. Gomendagarria da parte-hartzaileek mantala edo margotzeko egokia den arropa edukitzea; astean zehar Museoan utzi ahal izango dute.
Egunak:
1. astea: ekainak 26–30 [euskaraz]: 2 talde, bat 3–5 urtekoa eta bestea 6–11 urtekoa
2. astea: uztailak 3–7 [gaztelaniaz]: 2 talde, bat 3–5 urtekoa eta bestea 6–11 urtekoa
3. astea: uztailak 10–14 [gaztelaniaz]: 2 talde, bat 3–5 urte eta bestea 6–11 urtekoa
Adina: 2011 eta 2019 artean jaiotakoak
1. adin-tartea: 2019 eta 2017 artean jaiotakoak
2. adin-tartea: 2016 eta 2011 artean jaiotakoak
Ez da onartuko urte horietan jaio ez den parte-hartzailerik
Hizkuntzak: euskaraz eta gaztelaniaz
Lekua: jarduerak hezkuntza-guneetan eta Museoko aretoetan garatuko dira eta, eguraldia lagun, eraikinaren inguruan ere bai.
Topagunea: taldeen sarrera, itsasadarraren ondoan.
Sarrerak salgai apirilaren 19tik aurrera.
Lekua
Hezkuntza-guneetan eta Museoko aretoa