Guggenheim

Mugak Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioari dagokion programazioaren baitan, eta haren gai nagusia —ondarea eta modernitatea— lantzeko helburua lagun, b720 estudioko zuzendari Fermin Vázquezek hitzaldi bat emango du Guggenheim Bilbao Museoan. Ekintza hau TopARTE programaren baitan antolatu da, Museoaren 25. urteurrena dela eta.

Fermin Vázquezek b720 Fermín Vázquez Arquitectos estudioa sortu zuen 1997an eta orduz geroztik haren buru da. Praktika profesionala irakaskuntzarekin uztartzen du: proiektuen irakasle lanetan aritu da Bartzelonako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eta Bordeleko École Nationale Supérieure d'Architecture et de Paysage ikastegian; gaur egun klaseak ematen ditu Madrilgo Unibertsitate Europarrean.