Guggenheim

Sormena gastronomiaren bitartez zikloaren baitan, Basque Culinary Center, zeharkako eta gogoetarako ikuspegi batetik abiatuta, honako jarduera-eskaintzarekin dator:

Solasaldia: Gastronomia antzerkiaren bitartez
Urriak 7

Eszenografia, narratiba, esperientzia. Nola sortu esperientzia gastronomikoak antzerkiaren bitartez? Basque Culinary Center eta Kabia antzerki-taldea gastronomiaren munduari dagozkion eszenaratzeaz eta performantziaz gogoeta egitera datoz. Partaideak: Juan Carlos Arboleya, Gastronomia Zientzietako Masterraren koordinatzailea, Borja Ruiz eta Juana Lor, Kabia Teatro.

Aurkezpena eta mahai-ingurua: Belaunaldi arteko solasaldia gastronomia garaikidean
Urriak 27

Bere 10. urteurrena dela eta, gastronomiaren alderdi guztiak jorratzen dituen liburua argitaratu du Basque Culinary Centerrek, eta bertan jasotako ikuspegi ezberdinak aurkeztuko dira hitzaldi honetan. Sasha Correaren azalpenen ondotik, sektoreko pertsona entzutetsuak, sona handiko sukaldariak eta talentu gazteak bilduko dituen mahai-ingurua zabalduko da.