Menú

Ikastaroa: Ezagutu mende amaierako melodia frantsesak

Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin elkarlanean jarraitu dugu eta, oraingoan, musikagile frantsesei buruzko ikastaro bat eskainiko dugu, Paris, mende amaiera erakusketaren aitzakian.

Astearte arratsaldeetan, ezagutu XIX. mende amaierako Parisko konpositore ospetsuenen musika, Teresa Merino Guereñu irakaslearen eskutik. Ikastaroak sei saio ditu eta, erakusketara bisita egiteaz gain, Elkarte Filarmonikoaren programako musika-emanaldi batera joango gara.

Data: maiatzak 16, 23 eta 30, astearteak; ekainak 8, osteguna; eta ekainak 13 eta 20, astearteak.

Lekua eta ordua: Museoko Hezkuntza-gela, 18:00–19:00. Bisitari dagokion saioa 90 minutukoa izango da.

Jarduera hau Museoaren Lagunentzat eta Elkarte Filarmonikoko bazkideentzat bakarrik da: 90 € laguneko (plaza mugatuak, gehienez 20 lagun, gutxienez 10).

.

.

.

.

.

.

Argibide gehiago

Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00, 944 35 90 90 telefonoan

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×