
Inaugurazio-hitzaldia: Picasso eskultore. Materia eta gorputza
Prezioa
Sarrerak: doan, txarteldegian eta webgunean eskuragarri.
Lekua
Entzungela
Informazio gehiago
Iraupena, gutxi gorabehera: 60 min. Plaza-kopurua mugatua da.
Irailak 27, asteazkena
Picasso eskultore. Materia eta gorputza erakusketaren komisario Carmen Giménezek, Museoko arte-arduradun Lucía Agirrerekin solasean, Pablo Picassoren eskulturari buruzko hitzaldia emango du, Picassok, gorputza gai nagusitzat hartuta, bere pintura, marrazki, grabatu nahiz zeramikaren guztiz pareko adierazpide gisa landu zuen adierazpidea jorratzeko. Elkarrizketan, artistaren eskulturaz eta Museoaren arkitekturaren baitan duen presentziaz arituko dira profesional biak.
Museo Picasso Málagak eta Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako erakusketaren baitan txertatutako jarduera da honakoa. Erakusketa nazioarteko Picasso Ospakizuna 1973–2023 programaren parte da, Musée national Picasso-Parisek eta Malagako artistaren heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko espainiar Batzorde Nazionalak antolatua, eta Teléfonica da espainiar estatuko programaren enpresa laguntzailea.
Pablo Picasso
Figura: Guillaume Apollinaireren omenezko monumentu baterako proiektua, 1928
Burdin haria eta txapa
59,5 x 13 x 32 cm
Musée national Picasso-Paris, dohaintza: Pablo Picasso, 1979,
nº. inv.: MP265
Argazkia: © RMN-Grand Palais (Musée national Picasso-Paris) / Adrien Didierjean
© Succesión Pablo Picasso
Prezioa
Sarrerak: doan, txarteldegian eta webgunean eskuragarri.
Lekua
Entzungela
Informazio gehiago
Iraupena, gutxi gorabehera: 60 min. Plaza-kopurua mugatua da.