Guggenheim

Mahai-inguru honetan, komisarioak, arte-historialariak eta idazleak elkartuko dira Lucio Fontanaren obrari, espazialismoaren ondareari eta espazialismoak Euskal Herriko artearen historian izan duen oihartzunari buruzko ikuspegi berriak aurkezteko. Besteak beste, Manuel Cirauquik, Javier Ortiz Echagüek eta Andrea Valdések hartuko dute parte.

 

Lucio Fontana
Kontzeptu espaziala, Quantak (Concetto spaziale, I Quanta), 1959
Ur-pintura mihise gainean ebakidurekin, 6 atal
Neurri aldakorrak
Bilduma pribatua, Italia
© Fondazione Lucio Fontana, Bilbo, 2019