
Marrazten ikasiz
Prezioa
Prezioa: 63 € Lagunek eta 81 € publikoak oro har (hiruhilekoa); 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har (tailer soltea, plazarik izanez gero).
Marrazteko, xehetasunez begiratu behar da. Marrazteak gelditzen, behatzen eta berriro begiratzen laguntzen digu. Marraztea adieraztea da. Gozatzeko tresna bat eta arte-diziplina bat izateaz gain, marrazkia sormen-prozesuaren abiapuntua da artista eta arkitekto askorentzat.
Ikastaroan zehar, marrazkia zer den eta zertarako erabiltzen den ikasiko dute parte-hartzaileek. Halaber, marrazki-mota ezberdinak ezagutuko dituzte, baita artistek nola marrazten duten eta zertarako egiten duten ere. Bigarren hiruhileko honetan, haurrek jolasetan parte hartuko dute ukimenaren bidez marrazteko, itzalak eta aztarnak bilatuko dituzte, eta ikuspegiekin esperimentatuko dute, beste proposamen batzuen artean.
Laborategia urtarriletik martxora bitarte egingo diren tailer progresibo moduan pentsatua bada ere, jarduera larunbat bakar baterako erreserba daiteke, plaza librerik egonez gero.
Bigarren hiruhilekoa: urtarrilaren 21etik martxoaren 18ra
Urtarrilak 21: Marraztea, eginez pentsatzea
Urtarrilak 28: Gerturatzea eta urruntzea
Otsailak 4: Eskuekin ikustea
Otsailak 11: Irudia sartzea
Otsailak 18: Egitea eta desegitea (ahokadura eta proportzioa)
Otsailak 25: Itzala eta silueta
Martxoak 4: Marrazki fantasma
Martxoak 11: Aztarnak
Martxoak 18: Baso bat marraztea
Adina: 6–11 urte
Nork emango du: Raul Dominguez
Prezioa
Prezioa: 63 € Lagunek eta 81 € publikoak oro har (hiruhilekoa); 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har (tailer soltea, plazarik izanez gero).