Menú

Array
(
)
AJAX: 

XX. Urteurrena

Datozen hilabeteetan hasi eta 2017ko urrira arte gure XX. Urteurrena ospatuko dugu. 20 urtetan gauza asko aldatzeko denbora egon da. Aurretik inoiz ikusi gabeko eraikin bat eraiki zen, guztia aldatu zuen eraikina. Mendez aldatu dugu. Hiriaren aurpegia aldatu da. Artea aldatu zuten artisten, moda aldatu zuten diseinatzaileen eta etorkizuna aldatu zuten zibilizazioen lanak erakutsi dira. Eta hori ospatu beharra dago. Eta ondo gainera. Erakusketak, ekitaldiak, hitzaldiak, ikuskizunak. Gonbidatuta zaude.

TopARTE
Gure XX. Urteurrenaren esparruan, Museoaren espazioak beste kultur agente eta erakunde batzuei zabaltzen dizkiegu TopARTE programaren bitartez. Honi esker, gure inguruan garatzen diren proiektu asko eta hauen aberastasunak ezagutu ahal izango dituzu. TopARTE musika, zinema, bideoa, dantza, performancea, antzerkia edo gastronomia bezalako diziplina guztiei irekita dagoen ekimena da. Bertan eskainiko diren jardueren egutegia datozen hilabeteetan osatuko da. Jarrai gaitzazu!

Languntzaileak:

http://Diputación%20Foral%20Bizkaia http://BBK

Martxoak 25, larunbata, 18:00

.

Musikene: Sinfonietta

Musikeneko ikasleek osatutako Sinfoniettak, Pierre Boulez, Félix Ibarrondo, Arnold Schoenberg, Igor Stravinski eta beste zenbait konpositoreren obrak interpretatuko ditu Arturo Tamayoren gidaritzapean. Lekua: Entzungela Sarrerak: 2 € Lagunak, 4 € publiko orokorra; salgai txarteldegian eta webgunean  

Apirilak 2, igandeak, 12:30

.

.

Loraldia Festibala

Euskal kulturgintza sustatzen duen Loraldia Festibalaren hirugarren urtean, bi emanaldi izango dira Museoan, zeinetan musikak, dantzak, literaturak eta bertsogintzak bat egiten duten. Martxoak 12, igandea, 12:30 Txoriak, dantza emaldia, Dantzaz Konpainiaren eskutik Apirilak 2, igandea, 12:30 Geroa, Kirmen Uribe, Oihana Bartra, Alaia Martin, Angel Unzuren eta Josu Goiko eskutik Lekua: Entzungela Sarrerak: 6 € Lagunak,…

Apirilak 6 eta 27 eta maiatzak 11 eta 25, guztiak ostegun, 19:00–21:00

.

.

.

.

Ehuko Kultura Zientifikoko katedra

Arte eta zientziaren arteko loturak aztertuko dituzte lau jardunaldi hauetan artistek eta hainbat eremutako profesionalek, bi alor horiek zerikusi handirik ez dutelako ustea zabalduta dagoen arren. Apirilak 6, osteguna, 19:00–21:00 La ciencia que atesora y revela nuestro legado artístico: Oskar González, Ainhoa Sanz eta Aitziber Velasco. Apirilak 27, osteguna, 19:00–21:00 Conocimiento y representación de la…

Apirilak 8, larunbata, 18:30

.

J. C. de Arriaga Musika Kontserbatorioa

Orkestra Sinfonikoaren kontzertua Antonín Dvořáken obra hauek joko dituzte: -Inauteri obertura, Op. 92 (mold. C. Simpson) -9. sinfonia, “Mundu Berria" (mi m.), Op. 95 (mold. M. Isaac) -I. mug. – Adagio - Allegro -9. eslaviar dantza, Op. 72/1 (mold. S. Rosenhaus) -8. eslaviar dantza (sol m.), Op. 46 (mold. S. Rosenhaus) Tokia: Museoko Atrioa Doako…

Martxoak 23, Apirilak 29, Maiatzak 6, Ekainak 17, 19:00etan

.

.

.

.

.

.

.

Berlingo Filarmonika: Kontzertuen zuzeneko emanaldia

Foto © Monika Rittershaus Kontzertuak XX. Urteurreneko ospakizunen barruan daude Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin egindako elkarlanari esker, ekaina bitartean zuzenean proiektatuko dira Berlingo Orkestra Filarmonikoaren kontzertuak Museoan: Martxoak 23, osteguna, 20:00etan Kirill Petrenkok Mozarten eta Txaikovskiren lanak zuzenduko ditu Apirilak 29, larunbata, 19:00etan [eskuragarri martxoak 28] Mariss Jansonsek Sibeliusen, Mozarten eta Bartóken lanak zuzenduko ditu Maiatzak…

Maiatzak 13 eta 20, biak larunbat, 17:30–20:00

.

.

Fas Zinekluba

Narrazioaren apurketa gaur egungo zineman Bi film emango dira zinema ziklo labur honetan: Mysterious Object at Noon, Apichatpong Weerasethakul-ena; aurkezpena Txus Retuertok egingo du eta ondoren solasaldia egingo (FAS Zineklubaren lehendakari ordea, filosofoa eta zuzendari horren lanetan berezitua da) La mort de Louis XIV, aurkezpena eta solasaldia Tokia: Entzungela Sarrerak: doakoak; txarteldegian eta Museoaren webgunean

Ekainak 8, osteguna, eta 9, ostirala, 17:30–20:00

.

.

Estudio YOX

Fashion and Films II: Dressing Ideas in Films Nazioarteko modaren inguruko ikus-entzunezkoen programa bat da; gizarte gaiak lantzen dituzten moda-dokumentalen eta bestelako formatuek. Lekua: Museoko Entzungela Sarrerak: 2 € Museoaren Lagunak / 4 € publiko orokorra  

Larunbata, ekainak 10, 11:30–14:00

.

Proiekzioa eta eskola magistrala Kaleko dantzariak

ACT Antzerkialdiarekin elkarlanean ACT Lan Laburren Antzerkialdiaren egitarauaren barruan dagoen Kaleko dantzariak dokumentala Museoan proiektatuko da; hori amaitu ostean, eskola magistrala egongo da proiektuaren egileekin: Xuban Intxausti, zuzendaria; Leire Larisgoitia, ekoizlea; eta proiektuaren egile den Sra. Polaroiska kolektiboa. Azken hori Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxek osatzen dute, eta zinema esperimentalaren, akziozko artean, sormen eszenikoaren eta…
×