Guggenheim

Garai berekoak izateaz gain, Frank Lloyd Wrighten Solomon R. Guggenheim Museum-ak eta Le Corbusierren Mendebaldeko Arteen Museo Nazionalak espiral-formaren inguruan aurkezten dute artea; zirkularra da lehenengoaren kasuan, eta karratua bigarrenarenean. MAUSHAUSek emango du tailerra, eta arkitekturak haren erabiltzaileengan eragin ditzakeen esperientziei eta sentsazioei buruz hausnartzea du helburu; esaterako, Frank O. Gehryk sortu zuen Guggenheim Bilbao Museoak eragiten dituenei buruz.

12–16 urteko gazteentzat. Gehienez 25 partaide

UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoarekin elkarlanean antolatutako jarduera, Solomon R. Guggenheim Museum eraikinaren 60. Urteurrena dela-eta.