Guggenheim

Zaloa Ipiña artistak emandako helduentzako tailerra, Sigmar Polke, Jean-Michel Basquiat edo Alex Katz bezalako artistek lana nola egiten zuten ikasteko. Jarduera hau Museoaren Bildumako funts sorta bat ikusgai jarri duen Asmamenaren ildoa erakusketari lotuta dago. Arlo digitaletik eskuzkora, transfer delakoa bezalako teknikak erabiliko ditugu, deseraikitzeko eraikiko dugu collagea dela medio, irudien gainezarpena, erreserbak, marrazkia eta abar erabiliko ditugu… Lan egiteko modu berriak betiko baliabideak baliatuz.