Guggenheim

Alice Neel: pertsonak lehenbizi erakusketaren harira, bi tailer erakargarri eskainiko ditugu. Sonia Rueda artistak emango ditu, eta nortasuna zentzumenen bidez bilatzea izango dute ardatz. Harrituta utziko zaitu ikuspegi horrek, erretratuak egitean ikusmena bezain agerikoak ez diren beste zentzumen batzuekin lan egitea proposatzen baitu Ruedak, pertsonen arima irudikatu nahian, Neelek berak iradokitzen zuen bezala.

Prozesu-tailer horietarako proposamenak:

  • Abenduak 2, osteguna: Erretratutik haratago: ikusmena, ukimena eta dastamena
  • Abenduak 10, ostirala: Erretratutik haratago: entzumena, usaimena eta seigarren zentzumena