
Goza ezazu sormen-saio erakargarri hauekin. Guggenheim Museoen bildumen eta ikusgai dauden aldi baterako erakusketekin lotura dute, eta ikuspegi artistiko bati eta “zuk zeuk egin” lemari jarraitzen diote.
Materialak artean tailerra +14
Maiatzak 19, osteguna
Latexez egindako soineko bat, egurrezko aulkiak, plastikozko hanka ortopediko bat, brontzezko armiarmak, erabilitako ohe-jantzia, ispiluak eta eskailerak arte moderno eta garaikideko artista nagusietako bat den Louise Bourgeoisen ikonografiaren parte dira. Baina, sortzeko garaian guztiak balio du? Eta gaur egun, zein materialekin lan egiten da? Gure “gelak” sortuko ditugu, gure biltegietan eskuragarri dauden antzinako muntaietako materialak berrerabiliz.
Ehunei eta puntadei buruz tailerra +18
Ekainak 2, osteguna
Ehuna egiteko artea Louise Bourgeoisen haurtzaroaren parte izan zen, eta konpontzeko emandako puntada horiek bere obra askotan ikusten dira. Ezagutu artelanetan ehunak erabiltzen dituzten XX. eta XXI. mendeetako artista askoren obra, eta ausartu “orratzen botere magikoa” (Bourgeoisen hitzetan) igartzen.
Lekua: Hezkuntza Gunea.
Ordua: 18:00–19:45.
Talde bakoitzeko gutxienez 8 / gehienez 20 pertsona.
Ezinbestekoa da webgunean aldez aurretik erreserba egitea.
Maiatzak 19 eta ekainak 2, osteguna
.
.
Hezkuntza Gunea
Sarrerak: 12 € Museoaren Lagunak eta 15 € publiko orokorra.