Guggenheim

Oraingoan ere Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) elkarlanean arituko gara, TopARTE programaren baitan, Museoaren 25. urteurrena dela eta.

Denboraldi berrian, Bilboko Orkestra Sinfonikoak On the Cliffs of Cornwall interpretatuko du, eta horren harira, Patricia Sojo musikologoak Ethel Smyth konpositorea eta haren estiloa deskribatuko ditu. Smyth oso garrantzitsua izan zen, ez bakarrik musikaren munduan, baita XX. mendearen hasierako Ingalaterrako aktibismo politikoan eta mugimendu sufragistan ere. Ekitaldian, BOSen zuzendari tekniko Borja Pujol ere izango da.