Guggenheim

Adin guztietako pertsonek har dezakete parte, marrazkigintzan arituak izan zein ez, Guggenheim Museoen egoitza diren hiru hirietan batera egiten den topaketa honetan. Arkatza eta marraztea bera erreminta eta jarduera unibertsalak dira, adinik zein mugarik gabeak. Parte hartzeko ez da beharrezkoa ongi marratzea, soilik eramaten uztea eta gozatzea. Marrazkia da, hain zuzen, Frank Gehry, Frank Lloyd Wright eta beste hainbat arkitektoren oinarri metodologikoa.