Yoga integral
Wellbeing
Abenduak 10, 9:30 h

Yoga Integrala [+15]

Prezioa

Sarrerak: 12 € Lagunek eta 15 € publikoak oro har; txarteldegian eta webgunean eskuragarri.

Lekua

Community mahaia

Richard Serraren Denboraren materia instalazioaren esparru apartan, Museoak yoga integral saio bat antolatu du, maila guztietarako egokia, baita hastapen-mailarako ere. Une berezi batez gozatzeko aukera izan dezagun, esperientzia paregabe hau Museoa itxita dagoela hasiko da. Richard Serraren eskulturak inspirazio-iturri izango dira, jakin-min atseginaren bidez presentzia, grabitatearen indarra edo oreka bezalako alderdiekin konektatzeko, gure arreta garatzeak zer-nolako onurak ekartzen dituen eta arteak gure ongizatea hobetzen nola laguntzen duen esperimentatuaz.

Arnasketa-ariketen eta yoga integraleko hainbat jarreraren bidez, gorputza eta burua orekatuko ditugu, geure buruarekin eta gure ingurunearekin gehiago konektatuta. Klasea amaitzeko, meditazio labur bat egingo dugu, igandea lasaitasun eta oreka handiagoarekin hasi ahal izateko.

Nork emango du: Vanesa Cuesta

Iraupena, gutxi gorabehera: 90 min
Lekua 104 gela, Denboraren materia
Sarrera nagusitik sartu behar da.
Museorako sarrera ez dago barne. Plaza-kopurua mugatua da.
Ez da beharrezkoa aurretik esperientziarik izatea, eta gomendagarria da arropa erosoa ekartzea.
Museoak esterilak eskainiko ditu jarduera egiteko.

Prezioa

Sarrerak: 12 € Lagunek eta 15 € publikoak oro har; txarteldegian eta webgunean eskuragarri.

Lekua

Community mahaia