Zinetxiki
Eszenan
Abenduak 26, 18:00 h

Zinetxiki Zinemaldi

Prezioa

Sarrerak: 3 € Lagunek eta 5 € publikoak oro har, txarteldegian eta webgunean eskuragarri.

Lekua

Entzungela

Gabon hauetan, zatoz Entzungelara etxeko txikienekin zinemaz eta musikaz beteriko arratsaldeaz gozatzera! Haurrentzako animaziozko film laburrak ikusiko ditugu, inklusioa eta jasangarritasuna ardatz hartuta. Era horretan, guztientzako atseginagoa den mundu baten bila abiatuko gara artearen bidez. Proiekzioetako batzuen zuzeneko soinu-banda Itziar Madariaga konpositorearen eskutik izango da.

Saio hau —Museoaren TopARTE programaren baitan aurkeztua— Begira elkarteak antolatutako Bilboko Zinetxiki, Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinemaldiaren parte da.

Iraupena, gutxi gorabehera: 70 min.
Elkarrizketarik gabe edo jatorrizko bertsioan, gaztelaniaz eta euskaraz, azpitituluekin.
Gomendatutako adin-tartea: 5–9 urte.
Plaza-kopurua mugatua da.

*Programak aldaketak izan ditzake.

TopArte II

Prezioa

Sarrerak: 3 € Lagunek eta 5 € publikoak oro har, txarteldegian eta webgunean eskuragarri.

Lekua

Entzungela