Menú

Array
(
)
AJAX: 

GUGGENHEIM BILBAO WEBGUNEAREN PRIBATUTASUN POLITIKA

Datu pertsonalen babesari buruzko politika hau ("Datuen babeserako politika") www.guggenheim-bilbao.eus ("Guggenheim-bilbao.eus") domeinuko webgunearen Baldintza Orokorren parte da. Erabiltzen den edozein terminok, Datuen Babeserako politikan beren-beregi zehaztu ezean, Baldintza Orokorretan duen esanahi bera izango du.

Datuen Babeserako politika honek arautu egiten du, bai erabiltzaileen datu pertsonalen jasotzea, bai ere geroko tratamendua Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren ("FMGB") aldetik, Guggenheim-Bilbao.eus delakoan egiten den sarbide eta erabileraren arabera.

 

1. IZAERA PERTSONALEKO DATUAK

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren, haren abenduaren 21eko 1720/2007 Garapen Araudiaren, eta uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, Informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa, “Izaera Pertsonaleko Datu”-tzat hartuko da Erabiltzaileak, bere borondatez, FMGBn  emandako edozein informazio, identifikatutako edo identifikagarri diren pertsona fisikoen ingurukoa. Hain zuzen, FMGBren erantzukizuna da datu horiek tratatzea eta bere jabegoko fitxategi automatizatuetara gehitzea.

FMGB fundazio bat da, Identifikazio Fiskaleko Kodea G-48832240 duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-17 erregistro-zenbakia duena. Harremanetarako datuak hauek dira:

- Helbidea: Abandoibarra Etorbidea, 2, 48009 Bilbo;
- E-posta helbidea: informacion@guggenheim-bilbao.eus;
- Telefono zenbakia: 944359000;
- Fax zenbakia: 944359010.

FMGBk Erabiltzaileari beharrezko den informazio guztia eskainiko dio, aldez aurretik bere baimena eman dezan, eta FMGBk izaera pertsonaleko bere datuak tratatzeari ekin diezaion.

Guggenheim-Bilbao.es delakoan datuak jasotzeko orrietan besterik adierazi ezean, Izaera Pertsonaleko Datuak jasotzeak eta erabiltzeak helburu bakarra izango du: kasu bakoitzean Erabiltzaileak Guggenheim-bilbao.eus bidez egiten duen eskaera erantzutea eta kudeatzea, FMGBeko jarduerei, produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa bide arrunten eta elektronikoen bidez ematea barne.

Batez ere, aipatu helburua, zeregin hauetan zehaztu daiteke:

(I) kontratu-harremana kudeatzea eta berau bete dadin bermatzea, eta Erabiltzaileak onartutako Baldintza Orokorrak eta Partikularrak une oro betetzen direla egiaztatzea Guggenheim-bilbao.eus delakoari dagokionez (adibidez, gure Online dendako produktuak erosteko, etab.);
(II) asebetetze-ikerketak burutzea, datuak eguneratzea eta Erabiltzaileak parte hartzen duen zozketetako emaitzak eta Communityko parte diren Erabiltzaileen ekintza desberdinen irudiak argitaratzea;
(III) Erabiltzailearen publizitate lehentasunak kudeatzea; eta
(IV) FMGBri dagozkion legezko betebeharrak betetzea.

Erabiltzaileari datu-orrian eskatzen zaizkion Izaera Pertsonaleko datuak derrigorrezkoak dira, salbu eta dagokion datu-orrian kontrakoa adierazten bada.

Erabiltzaileak derrigorrez eskatutako datuak eman ezean, FMGBk ezingo du datu-orria bideratu. Izaera Pertsonaleko bere datuak ematean, Erabiltzaileak FMGBri bermatzen dio aipatutako datuak zuzenak, osoak eta egiazkoak direla eta bakarrik Erabiltzaileari dagozkiola, eta ez hirugarren pertsonei. Erabiltzaileak onartuko du bera izango dela erantzule bakarra baldin eta informazio falta badago, edo berau zuzena edo egiazkoa ez bada. Halaber, betebehar hauek bete ezean, FMGBri edo hirugarrenei sor lekizkiekeen kalte edo galeren erantzule ere izango da.

FMGBk ez du webgunearen Erabiltzaileek emandako datu pertsonalik saltzen, ezta alokatu edo hirugarren pertsonen esku jartzen ere. FMGBri zerbitzuren bat emateko beharrezkoa denean, datu-tratamenduen arduradunek datuetan sartzeak ez du esan nahi datu horiek beste batzuei laga edo jakinarazten dietenik, beti ere indarrean dagoen legeak agindu bezala.

Izaera Pertsonaleko datuak ez dira marketin zuzeneko ekintzetarako erabiliko, baldin eta Erabiltzaileak ez badu aurretiaz horren berri izan eta ez badu horretarako baimen zuzenik eman.  Erabiltzaileak bere lehentasunak aldatu ahal izango ditu aipatutako merkataritza jakinarazpenei dagokienez. Horretarako, Erosketa > Erabiltzailearen kontura sartu beharko du, edo idatziz zuzendu beharko da Datuen Babesari buruzko Politikari dagokion 1. atal honen hasieran agertzen diren helbideetako baten batera, “Publizitateari buruzko jakinarazpenak” oharra adieraziz.

2. ADIN TXIKIKOAK

Oro har, eta dagokion datu-orrian besterik adierazi ezean, FMGBk ez du adin txikikoen datu pertsonalik tratatuko. Erabiltzailearen publizitate lehentasunak kudeatzea; eta delakoan eskatzen den adin txikikoei buruzko informazioa oso murriztua da eta ez du uzten haiek identifikatzea, proposatutako zerbitzuak garatzea baitu helburu bakartzat.

3. HIRUGARRENEN DATUAK

Oro har, Erabiltzailearen publizitate lehentasunak kudeatzea; eta erabiltzeko, ez da beharrezkoa Hirugarrenen Izaera Pertsonaleko daturik ematea. Beraz, debekatuta dago, berariaz adierazi ezean, Erabiltzaileek FMGBri Hirugarrenen Izaera Pertsonaleko inolako daturik ematea, ezta Guggenheim-Bilbao.es webgunearen bidez ere.

Salbuespen gisa, Erabiltzaileak Hirugarrenen Izaera Pertsonaleko datuak eman ahal izango ditu, baldin eta datu-orrian hala adierazten bada, eta baldin eta aurretik jaso badu hirugarren horren baimen informazioan oinarrituta. Zehatzago, uler dadin baimena informazioan oinarritutakoa dela, Erabiltzaileak aldez aurretik eman behar die hirugarrenei horren berri, eta horiek Baldintza Orokorrak eta Partikularrak onartu behar dituzte; baita Datuen Babeserako Politika hau ere. Erabiltzailearen erantzukizun bakarra da hirugarrenen aldez aurreko baimenak lortu eta kudeatzea. Eta Erabiltzailea izango da betebehar hori ez betetzeagatik sor litezkeen kalte-galeren erantzulea.

4. ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK BETETZEN

Erabiltzaileak dituen eskubideak datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuen aurka egiteko —baldin eta aplikagarri den araudiaren barruan badago—, Erabiltzaileak idatzi bat egin beharko du, “Izaera Pertsonaleko Datuei buruzko jakinarazpena” jarrita, eta Datuen Babesari buruzko Politikari dagokion 1. atal honen hasieran agertzen ziren helbideetako batera bidali, beti ere bidaltzailearen izena egiaztatuz.

×