Menú

Array
(
)
AJAX: 

Taldeak eta gidaridun bisitaldiak

Doako bisitaldi gidatuak: orokorrak eta laburrak (artistikoak)

Ezaugarriak

Bisitaldi orokorretan Museoaren alderdi azpimarragarrienak ezagutzeko aukera duzu. Bisitaldi laburretan ikusgai dauden artelan batzuen inguruko azalpenak jasoko dituzu. Museoaren sarrera eskuratuz gero, bi jarduera horiek doan dira.

Hizkuntzak

Galdetu Informazio-mahaian ordutegi bakoitzean eskaintzen diren gaiei eta hizkuntzei buruz (euskara, gaztelania eta ingelesa).

Kontuan hartu beharrekoak

Bisita orokorrak: informazio-mahaian eman behar da izena, banaka-banaka, bisita hasi baino ordu erdi lehenago. Ez da erreserbarik onartzen. Plaza kopuru mugatua: gutxienez 5 eta gehienez pertsona 20 taldeko.

Bisitaldi laburrak: informazio-mahaian. Gehienez 20 pertsona, helduera-ordenaren arabera (erreserbarik gabe).Asteburuetan (goizez).

OHARRA: egitarauan aldaketak egon litezke

ORDAINPEKO GIDARIDUN BISITALDIAK

Ezaugarriak

Langile berezituen ardurapean egindako bisitak.

Gidaridun bisitaldiek eraikinaren arkitektura eta erakusketen lanak azaltzen dituzte.

Iraupena: 1 h 30 min.

Hizkuntzak

Hainbat hizkuntza aukeran.

 

Izen ematea

Nahitaezkoa da 2 aste lehenago, behintzat, erreserba egitea.

Tel.: (+34) 647 574 026

guidedtoursMGB@eulen.com

Gogoan izan

Gai jakin baten landu nahi izatekotan, arren adierazi erreserba egitean eta gidariari bisitaldia hasi aurretik.

Gehienez 20 pertsonako taldea gidariko. 3 gidari kontrata ditzakezu aldi berean.

Prezioa gidariko: 110€

Bisitaldia GuggenheimBilbao +

Ezaugarriak

Langile kualifikatuek egindako bisitaldiak.

Ibilbide paregabea, aukera ematen duena bai erakusketak ezagutzeko bai museoaren txoko sekretuetan barneratzeko, bisitarientzat zabalik egoten ez direnak.

Iraupena: bi ordu.

Hizkuntza

Hainbat hizkuntza aukeran

 

Izen ematea

Nahitaezkoa da erreserba egitea bi aste lehenago, behintzat

Tel.: (+34) 647 574 026

guidedtoursMGB@eulen.com

Gogoan izan

Denbora-tartea mugatua denez, erakusketa bakoitzaren eduki artistikoari buruzko azalpenak orokorrak izaten dira, xehetasunetan sartu gabe.

Gidari bakoitzak talde bakarra hartuko du, eta 20 pertsonakoa izango da gehienez.

Bisitaldiok egiteko beti izaten da aukera, erakusketa-aldaketa dagoenean ezik

Prezioa gidariko: 200 €

TALDEENTZAKO BESTE BISITALDI BATZUK

Taldeak +20 pertsona

Nahitaezkoa da sarrerak aurretik erreserbatzea (aste bateko epeaz behintzat), 20 pertsona baino gehiagoko taldeen sarrera eroso eta lasterra bermatzeko.

Telefonoa: 94 435 90 23
Astelehena–ostirala, 09:00–14:00.
Ez da dirudik itzuliko aurreikusitako baino pertsona gutxiago etortzen badira.

Baieztapen-eskutitza bidaliko dizugu: taldeen txarteldegian aurkeztu adostutako ordua baino pixka bat lehenago.

Kanpoko gidari profesionalak

Nahitaez erreserba egin behar dute 7 eta 20 pertsonen arteko taldeekin datozen gida profesionalek.

Ez da ezer ordainduko erreserbatzeagatik. Ordu beteko bisitaldia egiteko tarte bat adostu beharko dute.

Baieztapen-eskutitza bidaliko dizugu: taldeen txarteldegian aurkeztu adostutako ordua baino 15 minutu lehenago. Identifikazio-txartelak emango dizkizuegu orduan.

Erreserbarik egin ez duten taldeak kanporatzeko eskubidea gordetzen du Guggenheim Bilbao Museoak.

DOAEKO BISITALDI GIDATUA BEHAR BEREZIDUN TALDEENTZAT

Bisitaldi gidatuak asteartetik igandera egiten dira, beti ere edukiak moldatuta, talde eskatzaileen ezaugarrien arabera. Ezinbestekoa da aurrez erreserbatzea. Museorako sarrera ez dago barne (talde motaren araberako tarifak begiratu).

DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK GIZARTE BAZTERKETA ARRISKUAN DAUDEN TALDEENTZAT

Doako gidaridun bisitaldiak gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsona-taldeentzat (etorkinak edo errehabilitazioan dauden pertsonak, besteak beste) BBK Fundazioak babestutako Artez busti programa osatzen duten jardueren esparruan. Bisitaldiak talde bakoitzaren ezaugarrien arabera prestatzen dira. Parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 94 435 90 90 telefonoan.

DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK ADINDUENTZAT (HIRUGARREN ADINA)

Doako gidaridun bisitaldiak adinekoen zentroentzako (BBK Klubak), BBK Fundazioak babestutako Artez busti programa osatzen duten jardueren esparruan. Parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea BBK jardueren erreserba-zentralean.

MUSEOAK BARRUTIK

Halaber, Guggenheim Bilbao Museoak Museoak Barrutik kanpainan parte hartzen du. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren ekimen hori adinekoen elkarteei dago zuzenduta. Parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 944 35 90 90 telefonoan, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Informazioa eta erreserbak

Harrerako orduak

Astelehena–ostirala
09:00–14:00

Telefonoa

(+34) 944 35 90 90 / 944 35 90 23

 

Gogan izan

50 pertsona baino gehiagoko taldeak tarteka sartuko dira.

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×