Guggenheim

Bisitaldi honetan, Museoaren alderdi aipagarrienak ezagutuko dituzu. Aurkezpen-bisitaldia da. Bertan, Museoaren jatorria eta Guggenheim Fundazioaren historia azaltzen dira, eta Museoaren Bildumako zenbait obra aztertzen. Oraingo erakusketen aurkezpen laburra ere egiten da. Gomendagarria da Museora lehen aldiz bazatoz.

Ordutegia: 12:30 lanegunetan, eta 17:00 asteburuetan. Gutxi gorabeherako iraupena: 30 minutu.

Hizkuntzak: asteazken eta ostiraletan, gaztelaniaz; astearte eta ostegunetan, ingelesez; eta igandeetan, euskaraz.

Webgunearen bidez eman daiteke izena, edo zuzenean Informazio-mahaian, beti ere lekurik egonez gero (kopuru mugatua).

Nahitaezkoa da Museorako sarrera erosita edukitzea.

ERRESERBATU ORAIN