Menú

Array
(
)
AJAX: 

GETXOPHOTO

GETXOPHOTO

Duela hamar urtetik hona, GETXOPHOTO jaialdiak, argazki-irudiak erakusteko, formatu, euskarri eta espazio ez konbentzionalak erabiltzearen aldeko apustua egin du. Gaikako ikuspegi batekin, jaialdiak ezagutzeko, komunikatzeko eta, jakina, gozamen estetikoko tresna gisa ulertzen du argazkigintza. Aurten gai hau landuko da: denbora iragatea eta iragate hori argazkiek jasotzeko, iradokitzeko eta komunikatzeko duen modua.

Hiru urtez behin komisario bat gonbidatzen badute ere, aurtengo edizioan, salbuespen gisa, Jokin Aspuru jaialdiko zuzendariak egingo du lan hori, Alejandro Castellote, Frank Kalero eta Christian Caujolle aurreko edizioetako komisarioen laguntzarekin.

Lekua: GETXO
Data: 2016/09/01 − 2016/10/02

Localización de GETXOPHOTO

GETXOPHOTO

Getxo

×