Menú

Array
(
)
AJAX: 

Artea ikasbide

HEZKUNTZA-PROGRAMAZIOA

Gaur egun, ezagutza trukatzeko lekutzat dute museoek beren burua; konpromiso aktiboak lortzeko prestatuta dauden guneak dira: iragana eta oraina batzen dituzte, parte-hartzearen, lankidetzaren, plazerraren, konpromisoaren eta erantzukizun sozialaren eta ingurumen-arloko erantzukizunaren bitartez.  Halaber, museoetako erabiltzaile eta bisitariek jada ez dute kontenplaziozko paper pasibo hutsik, eta museoaren barruko esperientzia modu aktiboan egokitzera eta birmoldatzera igaro dira.

Aldaketa horien nahiz post-internet aroko etengabeko aurrerapen teknologikoen ondorioz, erronka berriak eta proposamenak bilatu behar ditugu, Guggenheim Bilbao Museoaren artea eta hezkuntza-programazioa erreminta benetan baliagarria izan dadin publiko ezberdinarentzat; hala nola, ikasleak, irakasleak, familiak eta gizartea oro har.

Haurrentzako tailerrak

Astebururo, bisita-tailerrak eskaintzen dira 3 eta 11 urte bitarteko haurrentzat

Informazio gehiagorako

Bisitaldiak ikastetxeetarako

Erakusketak erlazionatzen dituzten zeharkako bi ibilbide egin ahal izango dituzue ikasleekin. Zuen interesei hoberen egokitzen dena aukera ezazu

Informazio gehiagorako

Zero espazioa

Zero Espazioa Guggenheim Bilbao Museoko bisitariak orientatzeko aretoa da, dinamikoa eta interaktiboa.

Informazio gehiagorako

Hezitzaileentzako Gidak

Elkarrizketaren eta parte-hartzearen bitartez, material hauekin artera hurbiltzea proposatzen da. Irudiak, galderak, jarduerak eta baliabideak barne hartzen dituzte

Informazio gehiagorako

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×