Menú

Array
(
)
AJAX: 

HAURRAK ETA FAMILIAK

Jarduerak

Larunbat eta igandeetan, maiatzak 19-20 eta 26-27: 10:30-12:00 eta 17:00-18:30

Desde el hasta el .

Desde el hasta el .

Puppy tailerrak

Urtarotik urtarora bezala, landare-aldaketak Jeff Koonsen lanaren inguruan biltzen gaitu.Partaide bakoitzak lur eta landarezko bere eskultura sortzen du, Puppyn oinarrituta. Maiatzak 19, larunbata, eta 20, igandea [euskara]: Larunbata, 10:30-12:00: 15 laguneko taldea (3-5 urte); 17:00-18:30: 20 laguneko taldea (6-11 urte) Igandea, 10:30-12:00: 20 laguneko taldea (6-11 urte); 17:00-18:30: 15 laguneko taldea (3-5 urte) Maiatzak 26,…

Igandeetan, maiatzaren 6tik 27ra: 10:30-12:30

Desde el hasta el .

Baby Art

Estimuluz eta jolasez beteriko gune bihurtzen da Museoa. Bertan, helduek eta haurtxoek esperientzia estetikoak biziko dituzte, eta elkarrekin esploratuko dituzte artearekin erlazionatutako hainbat kontzeptu; besteak beste, kolorea, testurak eta argia. Maiatzak 6, igandea 10:30-12:30: 20 laguneko taldea (haurtxoak eta helduak) Adina: 24-36 hilabete Maiatzak 13 eta 20, igandea 10:30-12:30: 20 laguneko taldea (haurtxoak eta helduak)…

Larunbat eta igandeetan, maiatzak 19-20 eta 26-27: 11:30-13:30

Desde el hasta el .

Desde el hasta el .

Books Alive! Scritch Scratch

Ustekabean intsektu batzuen erasoa jasotzen duen gela baten istorio dibertigarria kontatuko dizu Catalinak. Gainera, margotzeko modu originalak ezagutuko dituzu. Maiatzak 19, larunbata, eta 20, igandea 11:30-13:30: 15 laguneko taldea Adina: 3-5 urte Hizkuntza: ingelesa Maiatzak 26, larunbata, eta 27, igandea 11:30-13:30: 15 laguneko taldea Adina: 6-11 urte Hizkuntza: ingelesa

Larunbat eta igandeetan, maiatzak 5-6 eta 12-13: 11:30-13:30

Desde el hasta el .

Desde el hasta el .

Books Alive! The Colours of Emotions

Musikaren magiarekin, pertsonaia misteriotsuz beteriko fantasiazko lurralde batera eramango zaitu Rakelek. Maiatzak 5, larunbata, eta 6, igandea 11:30-13:30: 15 laguneko taldea Adina: 6-11 urte Hizkuntza: ingelesa Maiatzak 12, larunbata, eta 13, igandea 11:30-13:30: 15 laguneko taldea Adina: 3-5 urte Hizkuntza: ingelesa

Larunbat eta igandeetan, maiatzak 5-6 eta 12-13: 10:30-12:00 eta 17:00-18:30

Desde el hasta el .

Desde el hasta el .

Haurrentzako tailerrak. Sortze-esperientziak

Mapekin jolasean. Mapei esker, tokiak koka ditzakegu, baina artistek oso modu kreatiboan erabiltzen dituzte istorioak kontatzeko. Irudizko mapa bat sortu nahi duzu? Maiatzak 5, larunbata, eta 6, igandea [euskara]: Larunbata, 10:30-12:00: 15 laguneko taldea (3-5 urte); 17:00-18:30: 20 laguneko taldea (6-11 urte) Igandea, 10:30-12:00: 20 laguneko taldea (6-11 urte); 17:00-18:30: 15 laguneko taldea (3-5 urte)…

Larunbat eta igandeetan, apirilak 14-15, 21-22 eta 28-29: 10:30-12:00 eta 17:00-18:30

Desde el hasta el .

Desde el hasta el .

Haurrentzako tailerrak. Sortze-esperientziak

Ibili hainbat artistak (besteak beste, Ferrer, Serra edo Nauman) sortutako elementuetan barrena: jakin-mina eragiten duten instalazioak, bertan bizitzeko egoki ez diren etxeak, labirinto-itxurako kobazuloak, korridore berdeak edo lumaz betetakoak… Apirilak 14, larunbata, eta 15, igandea [euskara]: Larunbata, 10:30-12:00: 15 laguneko taldea (3-5 urte); 17:00-18:30: 20 laguneko taldea (6-11 urte) Igandea, 10:30-12:00: 20 laguneko taldea (6-11…

Larunbat eta igandeetan, apirilak 14-15 eta 28-29: 11:30-13:30

Desde el hasta el .

Desde el hasta el .

Books Alive! Rhythms

Rakeli esker, erritmoa eta mugimendua adierazpen-tresna ahaltsuak direla ikusiko duzu. Askatu imajinazioa eta sormena, Rakelekin batera hainbat abesti eta istorio entzunez. Apirilak 14, larunbata, eta 15, igandea 11:30-13:30: 15 laguneko taldea Adina: 3-5 urte Hizkuntza: ingelesa Apirilak 28, larunbata, eta 29, igandea 11:30-13:30: 15 laguneko taldea Adina: 3-5 urte Hizkuntza: ingelesa      

Igandeetan, apirilaren 15etik 29ra: 10:30-12:30

Desde el hasta el .

Baby Art

Artearen espazioan barrena mugitzea, bost zentzumenekin sentsazioak eta emozioak ezagutuz: helduek eta haurtxoek elkarrekin biziko duten esperientzia. Apirilak 15, igandea 10:30-12:30: 20 laguneko taldea (haurtxoak eta helduak) Adina: 24-36 hilabete Apirilak 22, igandea 10:30-12:30: 20 laguneko taldea (haurtxoak eta helduak) Adina: 12-24 hilabete Apirilak 29, igandea 10:30-12:30: 20 laguneko taldea (haurtxoak eta helduak) Adina: 6-12…

Tailerrak

Haurrentzako tailerrak

Asteburuetan, 3 eta 11 urte bitarteko haurrak dituzten familiek erakusketak bisitatzeko aukera dute, eta, era berean, sormen tailerretan parte hartzen dute. Jarduera berri bat hilero.

PUPPY/ARMIARMA TAILERRAK

Jakin-mina eragiten duen Louise Bourgeoisen obrari eta Jeff Koonsen eskultura ezagunari buruzko tailerrak Lagunen seme-alabei zuzenduta.

ARKITEKTURA LABORATEGIA

Larunbatetan, tailer progresiboak eskaintzen zaizkie 5 eta 10 urte bitarteko haurrei, espazioaren inguruan duten jakin-mina eta ulermena marrazkien, maketen, proiekzioen eta jolasen bidez sustatzeko.

Books Alive!

Liburutegian, 3 eta 11 urte bitarteko haurrak ipuinen munduan murgilduko dira zenbait jardueren bidez, besteak beste, irakurketa, gorputz-adierazpena edo ingelesezko dramatizazioa.

Baby Art

Zentzumenak ernatzea: ukimena, entzumena eta ikusmena gurasoekin batera jolasen bidez sustatzea, eta arteaz gozatzen hastea. 6 eta 36 hilabete bitarteko haurtxoei zuzendua.

UDAKO TAILERRAK

Astebetez, bi astez edo gehiagoz Museoan, artez inguratuta, ikasi, sortu eta lagunak egitea.

GABONETAKO JARDUERAK

Gabonak familiarekin batera gozatzeko tailerrak eta ikuskizunak.

 

izena emateko

Erosi sarrerak

Tailerretan izena emanda zaudela ziurtatzeko, ezinbestekoa da sarrera aldez aurretik erostea, aurreko hilabeteko hirugarren asteazkenetik aurrera:
Internet bidez: Lehenengo salmenta egunetik, 10:00etatik erabil daitekeen zerbitzua.
Telefono bidez: 944 35 90 90, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara
Leihatiletan: asteartetik igandera, 10:00etatik 19:30etara.

Plaza mugatuak. Ez da onartuko erositako sarreren itzulketarik.

Multimedia

Aventura en el museo

Abentura bat Museoan

Haurrentzako bisita birtuala. Norak eta Mateok gidatuko dituzte Museotik bertako edukia ezagut dezaten.

Ekin abenturari

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×