Ikasi

Irakasmundua

Irakasle gisa hezkuntza-eragile protagonista eta ezinbestekoa zaren aldetik, ZURETZAT eta
ZURE IKASLE TALDEARENTZAT diseinatutako hainbat jarduera eta programatan parte har
dezakezu. Zuentzat egokitu ditzakezu gainera, zuen interesen, denboraren edo beharren
arabera. Baliabide eta tresna digital ugari ez ezik, Artea ikasbide programa berritzailea ere
antolatzen du Museoak.

Babeslea:

Occident

ZURE IKASLE TALDEARENTZAT

visitas escolares scaled 1

ESKOLA-BISITA

Parte hartzeko diseinatutako ibilbideak, Museoko taldeek dinamizatuak. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, LHko eta HHEko ikasle-taldeentzat dira. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Ordutegiak: 10:30 eta 12:15, asteartetik ostiralera.
Iraupena: 90 minutu
Prezioa: 40€/taldeko

Erreserba
visitas autogestionadas escolares guggenheim bilbao

BISITA AUTOGIDATUA

Zuen ikasleek Museora egingo duten bisita dinamizatuko duzuen hezitzaileentzat.
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, LHko eta HHEko ikasleentzat.
Ordutegiak: 11:00, 13:00, 15:00 eta 17:00, asteartetik ostiralera, eta 13:00 eta 15:00, larunbat eta igandeetan.
Doan.

Erreserba
lta scaled 1

Artistek ikastetxean ematen duten programa esklusiboa eta berritzailea, curriculumeko arloak indartzearren. 20 saio. Doakoa. 

Lehen Hezkuntzako ikasleak.

taller infantil

Guggenheim Bilbao Museoarekin konektatzeko bide berri bat. Parte hartu gure hezkuntza-komunitatea zabaltzen eta sar zaitez baliabide didaktiko esklusiboetara eta zuretzat eta zure ikasgelarentzat antolatutako jarduera guztietara.

ZURETZAT

charla taller online paisaje

Hitzaldi-tailerrak online: Pedagogia, artea eta…

Artearen pedagogiari lotutako hitzaldi tematikoak, online eta zuzenean. Ikasgelan ikasleekin
lantzeko jardueren adibideak eskaintzen dituzte. Doan.
Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako (LH) eta Helduen Hezkuntzako (HHE)
irakasleak.

Erreserba
sesion orientacion educadores guggenheim

Orientazio-saioak

Museoko hezkuntza-taldearekin batera erakusketak prestatzeko. Erakusketara bisita bat egingo da. Doan.
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Erreserba
accesos gratuitos

Erakusketetarako doako sarrerak

Erakusketak askatasunez bisitatzeko. Doan.
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Erreserba