Menú

Array
(
)
AJAX: 

Bisitaldiak Ikastetxeetarako

Bisita itzazu erakusketak zeharkako ibilbide baten bidez, eta aukeratu ezazue zuen interesei hoberen egokitzen den aktibitatea:

DESKARGATU HEZKUNTZA EGIRATAUAK

Bisita bat erreserbatzeko zure ikastetxearen kode ofiziala (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren arabera, ikus http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/) eta telefono-zenbakia behar dituzu. Argibideak: 944 35 90 90, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.

SAREKO ERRESERBAK

 

HEZKUNTZA-MAILA BAKOITZERA EGOKITUTAKO IBILBIDEAK [HAUR HEZKUNTZA – LEHEN HEZKUNTZA – BIGARREN HEZKUNTZA]

Aukeratu bide edo ibilbideak Museoan barna, erakusketa zehatzen araberako edo gai konkretuen araberako ibilbide malguak:

Erakusketak: Anni Albers, Artea eta espazioa, David Hockney, Esther Ferrer, Henri Michaux, bilduma propioa…

Hainbat erakusketatan aztertzen diren gaiak:

1. Espazioa: materiala, eskala, testura, instalazioa, pisua, oreka

2. Abstrakzioa: abstrakzioa, geometria, kolorea, diseinua

3. Gorputza: erretratua, generoa, aniztasuna, hitza

Aukeratu eta parte hartu sortze-esperientzia praktikoetan; arkatza nahiz tableta baliatuta, ibilbideen osagarri izango dira.

Jarduera horietan geldialdiak, jokoak eta emozioak egongo dira, eta parte hartzu, hitz egin, pentsatu eta komunikatzeko aukera ekarriko dute beraiekin

Ordutegia: 10:15, 12:15 eta 15:00etan

Iraupena: 1 h 30 min

Datak: asteartetik ostiralera

Hizkuntzak: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa. Kontsultatu erabilgarritasuna.

Prezioa: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza 25 €, Bigarren Hezkuntza 40 € / Gehienez 25 pertsonako taldea. Materialak, sarrerak (Bigarren Hezkuntza) eta Museoko hezitzailea barne hartzen ditu prezio horrek.

Museoan onartzen den eskola-ume kopuruak segurtasun-arrazoiei eta erakusten diren artelanen kontserbazioari erantzuten dio, eta gainontzeko talde eta bisitarien esperientziaren kalitatea bermatu ahal izateko ezarri da.

 

OHARRAK

Parte-hartzaileek pinturekin lan egiteko arropa egokia ekarri beharko dute.

1 edo 2 irakasle laguntzaile egon beharko dira taldeko, eta momentu oro taldearen ardura izango dute.

Aurretik jakinarazi beharko da integratutako ikasleak badaude.

BISITA AUTOGESTIONATUAK [HAUR HEZKUNTZA – LEHEN HEZKUNTZA – BIGARREN HEZKUNTZA]

Doako programa, bisita beren aldetik antolatu nahi duten irakasleei zuzendua; honako honetan, irakasleen ardura izango da ikasleak zuzendu eta dinamizatzea.

Irakasleek, bisita era autonomoan egiteko, hezkuntza-materialak jaits ditzakete hemen.

Deskargatu hemen norberak gidatutako bisitaldirako eskabide-orria

Prezioa: doakoa

Edukiera: gehienez 25 ikasleko 2 talde

Ordutegia: 11:00, 12:00, 16:00 eta 17:00

Argibideak eta erreserbak: 944 35 90 90, astelehena–ostirala, 09:00–14:00.

GOGOAN IZAN

Uneoro taldearen ardura hartzen duten taldeko 1 edo 2 irakasle behar dira.

DIZIPLINA ANITZEKO PROIEKTUAK [BATXILERGOA]

Batxilergoko ibilbide desberdinetako curriculumeko aspektuak indartzera bideratutako proiektu eta esperientziak.

Artistak emango ditu saioak, ikastetxean eta Museoan.
4–5 saio hilabetean.

Hezitzaileentzako programen kontsultak edo erreserbak egiteko, deitu 944 35 90 67 telefonora, astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00

 

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×