Abandoibarra pasealekua, Bilbo

Abando

Bilbo

Ibaizabal ibaiaren ibilguaren parean, etorbide berri hau aire zabaleko aisialdi-gunea bihurtu da, eta izaera kosmopolita du.

Areatzako pasealekua izango da gure abiapuntua. Udaletxerantz joko dugu itsasadarraren ertzetik. Campo Volantin pasealekuetik jarraituta, Zubizurira helduko gara. Pasabidea zeharkatu, eta ezker ibarretik segituko dugu, Uribitarte pasealekutik. Tipi-tapa iritsiko gara Guggenheim Bilbao Museora eta Abandoibarrara, Bilboko hirigintza-birsortzearen ikurrera.

Pasabide berri batek gune hau eta izen handiko Deustuko Unibertsitatea lotzen ditu.

Ibilaldia jarraituz, Casilda Iturrizar parkearen bihotzean, Arte Ederren Museora iritsiko gara. Espainiako pinakoteken artean hirugarrena da garrantzian. Parkea zeharkatu eta Euskalduna Jauregira helduko gara, Kongresu eta Musika Jauregira, hain zuzen. Honen ondoan, Euskalduna zubiaren pean, Itsas Museoa dugu. Eta parean, Erruki Etxea eta lorategiak.