Esther Ferrer: artea aktibismo gisa
Esther Ferrer: artea aktibismo gisa

Didaktika proiektuak erakusketen funtsezko ideiak ematen dizkie bisitariei hezkuntza-eremuen, jarduera berezien eta online atal honen bidez. Oraingoan, Esther Ferrerri (Donostia, 1937) eskainitako erakusketa dela-eta, artista horren ibilbideko funtsezko alderdietan jartzen du arreta gune honek. Performancearen artearen aitzindarietako bat da Ferrer, eta 1970eko hamarkadan hasi zen performancea erabiltzen, errealitatea eraldatzeko tresna gisa. Haren jardun-eremua bi mailatan garatu da: bata, pribatua, barru-barruko alderdiak zalantzan jartzen dituena (besteak beste, sexualitatea edo harreman pertsonalak); eta bestea, soziala, emakumearen gorputza gauzatzat hartzea eta degradatzea salatu, eta gizonaren eta emakumearen arteko berdintasuna aldarrikatzen duena.

Zaj taldea (Ramón Barce, Juan Hidalgo, Walter Marchetti, Esther Ferrer eta Eugenio de Vicente)
Eskua bularrean duen zalduna (El caballero con la mano en el pecho), 1967
Zilar-gelatinazko inprimaketa paper gainean
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
© Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2018
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía Argazki Artxiboa, Madril