Materialek hitz egingo balute…
Materialek hitz egingo balute…

105 Aretoa

Museoak bere 25. urteurrena ospatzeko eta bere Bilduma goraipatzeko antolatu duen Sekzioak/Intersekzioak erakusketaren osagarri da Hormek hitz egingo balute... izeneko Didaktika proiektu hau, bai online bai aurrez aurre garatzen dena. Hain zuzen ere, erakusketaren kapitulu ezberdinen irekiera mailakatuarekin bat eginez aurkezten da, pixkanaka-pixkanaka.

Era horretan, lehen fasea 105 aretoarekin hasten da, Bizitza materiala, eta horren tesia funtsezko elementuetan oinarritzen da. Kasu honetan, online hezkuntza-proiektuan espazio horretan erakusten diren obren sorta baten deskribapen teknikoa jasotzen da, Mona Hatoum, Jannis Kounellis, Asier Mendizabal eta Yoko Onoren eskutik; halaber, horiek hobeto ulertzea errazteko zenbait gako jasotzen dira, materialei beren kasa hitz egiten utzita.

Artistek hainbat arrazoi kontuan hartuta hautatzen dituzte materialak: batzuek naturalak hautatzen dituzte, beste batzuek artifizialak nahiago izaten dituzte, eta fisikoaren gainean alderdi kontzeptualari lehentasuna emanaz lan egitea erabakitzen dute beste batzuek. Gainera, ezaugarriak direla-eta, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako zenbait obra kokapen zehatz baterako sortu ziren edo espazioa egokitzea eskatzen dute haiek kokatzeko, hartzen dituzten lekuekin elkarrizketa berezia sortuaz. Jarraian, ideia horiek islatzen dituzten ezaugarriak dituzten lau obra aurkeztuko ditugu.