Yoko Ono
Yoko Ono

105 Aretoa

Ernatzen diren pentsamenduak
Japoniako tenpluetan maiz ikus daitezke zuhaitzei lotutako paperak. Urrutitik begiratuta, ernatzen hasten diren ehunka loreren antza dute, baina, benetan, pertsonek idatzitako nahiak dira, horiek bete daitezen.

Artista kontzeptual gisa ibilbidea hasi zuenetik, Yoko Onorentzat (1933) ideia edo pentsamendua ezinbestekoak dira bere lanean, edozein ekintza, xumea edo asmo handikoa bada ere, bertan parte hartzen dutenak barrutik eraldatzeko gogotik sortzen baita. Onoren helburua da aldaketa bat eragitea bere ekitaldietan, kontzertuetan, jarraibideetan, perfomanceetan edota haren sormen-corpus zabala osatzen duten irudizko obretan parte hartzen eta/edo horiek behatzen dituzten pertsonengan.

Bizirik dagoen artelana
Japoniako tradizioan inspiratuta, Yoko Onoren Bilborako nahien zuhaitza obra bisitarien parte-hartze aktiboarekin osatzen da, haien lankidetzak pieza bizirik mantentzen baitu. Onok baditu “nahien beste zuhaitz batzuk” herrialde ezberdinetan, eta horien bitartez artistak mundu mailako harmonia bilatzen du. Zuhaitz horiek bisitarien ideiak jasoaz aktibatzen dira, paper gainean tintaz adierazita, Onok hautatutako egun espezifikoetan. Modu horretan, nahiak zuhaitz horren adarretan zintzilika daitezke, une jakin batzuetan, norberaren pentsamenduei eskaintza-izaera emanez.

Jatorrizko izenburua: Wish Tree for Bilbao
Data: 1996/2014
Teknika/Materialak: eskuz idatzitako eta markoztatutako testua, olibondoa, lurra, zurezko loreontzia, atrila, etiketak eta boligrafoak
Neurriak: neurri aldakorrak
Guggenheim Bilbao Museoa