Serra, Richard

San Francisco, EE. UU., 1938 | Long Island, EE. UU., 2024

Richard Serra | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

38

Azaroaren 2an jaio zen San Franciscon.

57

Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley) hasi zen ikasten eta 1961ean graduatu zen Ingeles Filologian. Ikasten zuen bitartean, bizitzeko altzairu/galdaketa fabriketan egin zuen lan.

61

Arte Ederrak ikasten hasi zen Yale Unibertsitatean; 1964an amaitu zuen eta urte haietan Philip Guston, Robert Rauschenberg, Ad Reinhardt eta Frank Stella ezagutu zituen.

63

Josef Albers-ekin lan egin zuen The Interaction of Color liburuan [gaztelaniazko itzulpena 2007an: La interacción del color].

64

Bi urtez Europan zehar bidaiatu zuen. Lehenik Parisera joan zen Yale Unibertsitatearen bidaia-beka batekin. Han Brancusi-ren lana ezagutu zuen. Ia egunero hilabete oso batean, Serra Brancusi-ren lanak marrazten aritu zen. Aurrerago esango zuenez, “Hala pasa nintzen eskulturara”. Bigarren urtean Florentziara joan zen Fulbright beka batekin. Lehen bakarkako erakusketa Erromako Galleria La Salita-n egin zuen. Eskulturan ohikoak ez diren materialekin hasi zen lanean, hala nola, kautxuarekin eta beirazuntzarekin. AEBra itzuli zen eta New Yorken ezarri zen. Bertan, Carl Andre, Walter De Maria, Eva Hesse, Sol LeWitt, Robert Smithson, Robert Morris eta Bruce Nauman bezalako artistak ezagutu zituen.

68

Splash saila hasi zuen. Film bat egin zuen 16 mm-tan: Hand Catching Lead.

69

One-Ton Prop (House of Cards) pieza egin zuen, bata bestearen aurka bertikalki eusten diren berunezko lau xaflaz osatua. Altzairuarekin lan egiten hasi zen. Los Angeles County Museum of Art-en Art & Technology Program-en bidez Skullcrackers saila egin zuen Kaiser Steel Corporation-ek Fontana-n (Kalifornia) zituen lursailetan. Tamaina handiko barne-instalazioen sailak hasi zituen eta egitura-ingeniariekin lanean hasi zen. Bakarkako erakusketa egin zuen lehenengo aldiz AEBn New Yorkeko Leo Castelli Warehouse galerian.

70

Robert Smithson eta Nancy Holt bisitatu zituen Great Salt Lake-n (Utah) Spiral Jetty sortzen ari zirela, eta diseinuan parte hartu zuen. Japonia bisitatu zuen Joan Jonas-ekin. Tokioko Tokyo Biennial-en parte hartu zuen. Kiotoko Zen lorategiak ezagutu zituen. Bakarkako erakusketa egin zuen Kaliforniako Pasadena Art Museum-en. Tamaina handiko kanporako lan-saila hasi zuen (hirigune zein natura-guneetan instalatu ziren) Pulitzer Piece: Stepped Elevation lanarekin; kokapen zehatzeko lehen lana izan zen. John Simon Guggenheim Memorial Foundation-en beka jaso zuen.

71

Mihise beltzen gainean marrazten hasi zen. Los Angeles County Museum of Art-en «Art & Technology» erakusketan Semi-Circular Elevational Steps aurkeztu zuen: kanpo-eskultura iragankor horretan lehen aldiz erabili zituen altzairuzko kurbak.

72

Kassel-eko (Alemania) Documenta 5-en eta Veneziako XXXVI Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.

75

Skowhegan Medal for Sculpture domina jaso zuen Skowhegan School of Painting and Sculpture-n (Maine) eskutik. Portland-eko (Oregon) Portland Center for the Visual Arts-en egin zuen erakusketa.

77

Haren marrazkien erakusketa egin zuten Amsterdameko Stedelijk Museum-en. Kassel-eko (Alemania) Documenta 6-n parte hartu zuen.

78

Kunsthalle Tübingen-ek haren lanaren atzera begirakoa egin zuen, ondoren, Baden- Baden-eko Staatliche Kunsthalle Baden-Baden-en ikusgai egon zena. Veneziako XXXVIII Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.

80

Rotterdameko Museum Boijmans Van Beuningen-en eta Hudson River Museum-en (Yonkers, New York) jarri zituen bere lanak erakusgai. Veneziako XXXIX Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.

81

Tilted Arc New Yorkeko Federal Plaza-n instalatu zuten. Goslar hiriaren (Alemania) Kaiserring saria jaso zuen eta hiri bereko Mönchehaus Museum für Moderne Kunst-en erakutsi zituen lanak.

82

Bidaia egin zuen Espainian zehar arkitektura mozarabiarra aztertzeko. Saint Louis Art Museum-ek haren marrazkien erakusketa egin zuen eta ondoren, Dallasko (Texas) Carol Taylor Art Museum-en egon zen erakusgai. Kassel-eko (Alemania) Documenta 7-n parte hartu zuen.

83

Lanak Parisko Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-n jarri zituen erakusgai. Erakusketaren osagarri gisa, Clara-Clara eskultura instalatu zuten Jardin des Tuileries-en.

85

Eskulturak eta marrazkiak Krefeld-eko (Alemania) Museum Haus Lange-n jarri zituen erakusgai.

86

Eskulturak erakutsi ziren New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA); Louisiana Museum for Moderne Kunst-ek (Humlebaek, Danimarka) haren marrazkiak jarri zituen erakusgai eta Porten i Slugten kanpo-instalazio iraunkorra aurkeztu zuen. Equal-Parallel: Guernica-Bengasi Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían jarri zuen erakusgai.

87

Marrazkiak Westfälisches Landesmuseum für Kunst und Kulturgeschichte-n (Münster, Alemania) jarri zituen erakusgai. Kassel-eko (Alemania) Documenta 8-n parte hartu zuen.

88

Berlingo Neuer Berliner Kunstverein-ek haren lan grafikoaren atzera begirakoa inauguratu zuen eta ondoren, erakusketa hainbat museotan izan zen, besteak beste, Wilhelm- Hack Museum-en (Ludwigshafen, Alemania), Ulmer Museum-en (Ulm, Alemania) eta Graphische Sammlung der ETH-n (Zurich). Stedelijk Van Abbemuseum-en (Eindhoven, Herbehereak) hamar eskultura jarri zituen erakusgai.

89

Martxoaren 15ean, Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak Arco inclinado lana suntsitu zuen.

90

Bonnefantenmuseum-ek (Maastricht, Herbehereak) haren marrazkien atzera begirakoa egin zuen. Bordeleko (Frantzia) CAPC – Musée d’art contemporainen de Bordeaux-en eta Kunsthaus Zürich-en (Zurich) jarri zituen bere lanak erakusgai.

91

Afangar Icelandic Series New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) jarri zen erakusgai. Malmö Konsthall-en (Malmö, Suedia) egin zuen erakusketa eta Wilhelm- Lehmbruck Eskultura saria jaso zuen (Duisburg, Alemania). Frantziako Kultura Ministerioak Officier de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen.

92

Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak haren lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Weight and Measure erakusketa Londresko Tate Gallery-n jarri zuten erakusgai. Düsseldorf-eko Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen-en, Musée d’Art Moderne de Céreten (Frantzia) eta Saarlandmuseum-en (Saarbrücken, Alemania) egin zituen erakusketak.

93

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek bere Bilduma Iraunkorra osatzen duten lanen erakusketa egin zuen. Wall to Wall erakusketa egin zen Naoshima Contemporary Art Museum-en (Kagawa, Japonia) American Academy of Arts and Sciences-eko kide aukeratu zuten. Veneziako XLV Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.

94

Richard Serra: Weight and Measure Drawings erakusketa New Yorkeko Drawing Center-en inauguratu zen eta ondoren, Saint Louis Art Museum-en (Missouri), Baltimore Museum of Art-en (Maryland) eta Fundaçao Calouste Gulbenkian-en (Lisboa) egon zen erakusgai. Paper gaineko lanak jarri zituen erakusgai Osaka-ko (Japonia) National Museum of Art-en. Japan Art Association-ek (Japonia) esleitutako Praemium Imperiale saria jaso zuen pintura kategorian. California College of Arts and Crafts-ek (Oakland, Kalifornia) Arte Ederretako honoris causa doktore izendatu zuen.

96

Marrazkien erakusketa egin zuen Musée national d’histoire et d’art-en (Luxenburgo).

97

Torqued Ellipse lanak New Yorkeko Dia Center for the Arts-en jarri zituen erakusgai. Guggenheim Bilbao Museoak aginduz eskatu zion Snake lana Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan egon zen ikusgai.

98

Los Angeles Museum of Contemporary Art-en (Los Angeles, Kalifornia) egin zuen erakusketa.

99

Museum Kurhaus Kleve-k (Kleve, Alemania) haren lan grafikoaren atzera begirako erakusketa inauguratu zuen eta ondoren, Alemaniako eta Austriako hainbat museotan ikusi ahal izan zen. Azkenik, Gante-ko (Belgika) Stedelijk Museum voor Actuele Kunst-en (S.M.A.K.) jarri zuten erakusgai. Guggenheim Bilbao Museoak Richard Serra inauguratu zuen, Torqued Ellipse lanen erakusketa.

01

Veneziako XLIX Biennale di Venezia-n espiralen sail bat aurkeztu zuen eta bere ibilbide artistikoagatik Urrezko Lehoia jaso zuen. American Academy of Arts and Letters-ek Eskulturako Urrezko Domina eman zion.

02

Alemaniako gobernuak Orden Pour le Mérite für Wissenschaften und Künste-ko kide izendatu zuen.

03

Guggenheim Bilbao Museoak 104 ArcelorMittal aretorako kokapen zehatzeko eskulturen instalazio iraunkor bat eskatu zion.

04

Napoliko Museo Archeologico Nazionale di Napoli-n egin zuen erakusketa.

05

Cristóbal Gabarrón Arte Plastikoen Nazioarteko saria jaso zuen. Guggenheim Bilbao Museoak The Matter of Time inauguratu zuen, 104 ArcelorMittal aretoan kokatu zen zortzi piezako instalazioa. Five Plates Counter Clockwise Pentagon lana instalatu zuten Bilboko Arte Eder Museoaren sarreran, Eduardo Chillidaren Lugar de encuentros IV lanaren ondoan.

06

New Yorkeko Gagosian Gallery-n izan zuen erakusketa. Parisko Galerie Lelong-ek haren lan grafikoaren erakusketa egin zuen. New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en Whitney Biennial-en eta Guggenheim Bilbao Museoan eginiko Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen.

07

New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) Richard Serra Sculpture: Forty Years atzera begirako erakusketa inauguratu zuen. New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en Television Delivers People erakusketan parte hartu zuen.

08

Guggenheim Bilbao Museoak Plow, 1992, lana erakutsi zuen bildumagile pribatu baten epe luzeko maileguari esker. Promenade lana instalatu zuen Parisko Grand Palais-en Monumenta 2008 zela eta. Bakarkako erakusketa egin zuen Berlingo KW Institute for Contemporary Art museoan. Marrazkiak Londresko Gagosian Gallery-Davies Street-en jarri zituen erakusgai. Frantziako Commandeur dans l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuten eta Espainiako Orden de las Artes y las Letras saria jaso zuen 2009an.

09

Ondorengo talde-erakusketetan egon zen ikusgai haren lana: Colour Chart: Reinventing Colour 1950 to Today , Tate Liverpool (Liverpool); La escultura en la colección del IVAM, Institut Valencià d’Art Modern (IVAM) (Valentzia); Dans l’oeil du critique. Bernard Lamarche-Vadel et les artistes , Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris; eta Waiting for Video: Works From the 1960s To Today, The National Museum of Modern Art (Tokio). Honoris causa doktore izendatu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoak.

10

Arteetako Príncipe de Asturias saria jaso zuen. Leóngo Cerezales Antonino y Cinia Fundazioak Peso y Materia: Richard Serra obra gráfica erakusketa aurkeztu zuen. Haren obra Bilboko Carreras Múgica galerian aurkeztu zen. Haren marrazkiak Erromako Gagosian Gallery-n egon ziren ikusgai, Richard Serra, Greenpoint Rounds izeneko erakusketan, eta grabatuak Barbara Krakow Gallery-n, Bostonen. Haren obra, beste artista batzuenarekin batera, San Francisco Museum of Modern Art-en aurkeztu zen. The skin of spaces hitzaldia eman zuen Laboral Centro de Arte y Creación Industrial-en, Gijónen.

11

New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-ek artistaren marrazkiei eskainitako aurreneko atzera begirako erakusketa inauguratu zuen; ondoren San Francisco Museum of Modern Art-en, San Franciscon, eta Menil Collection-en, Houstonen, Texasen ikusi ahal izan zen. Fondation Beyeler-ek (Riehen, Basilea) Constantin Brancusi & Richard Serra erakusketa inauguratu zuen, ondoren Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai jarria. New Yorkeko Gagosian Gallery-k artistaren azkenaldiko marrazkiak (2007-2010) jarri ditu ikusgai. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Oteiza Katedrak Richard Serra. Escritos y entrevistas 1972-2008 atera du argitara: eskultorearen elkarrizketen eta idatzien antologia da; Serrak berak hautatu zituen eta, gehienak, lehen aldiz itzuli ziren gaztelaniara.

12

Drawings erakusketa inauguratu zen Parisen, Gagosian Gallery-n, 1995etik Frantziako hiriburuan marrazkiari buruz izan zen erakusketarik handiena.
Bilboko CarrerasMugica galeriak artistaren obra grafikoari buruzko erakusketa bat aurkeztu zuen: Richard Serra: Echoic Drawings.
New Yorkeko Gagosian Gallery-k antolatutako zenbait erakusketa kolektibotan hartu zuen parte.

13

Veneziako 55. Bienalean hartu zuen parte.
Beverly Hills eta Londresko Gagosian Gallery galeriek artistaren obrak barne hartzen zituzten erakusketak antolatu zituzten.

14

Qatar Museums erakundeak artistaren Ekialde Hurbileko lehenengo erakusketa, Richard Serra Retrospective, aurkeztu zuen QM Gallery Al Riwaq galerian, eta tamaina handieneko pieza iraunkorretako bat, East-West/West-East (2014), Brouqeko erreserba naturalean kokatu zuen, Zekreet basamortuan.
Gagosian Gallery-k nazioarteko zenbait erakusketa antolatu zituen; haietan, Serraren azkenaldiko obra grafikoa eta eskulturak bildu zituen.

15

Insignes de Chevalier de l’Ordre national de la Légion d’honneur saria eman zioten Frantzian.
Gagosian Gallery-k (Genova, Italia) artistaren obra batzuk sartu zituen erakusketa kolektibo batean.
Haren Equal eskultura, New Yorkeko David Zwirner Gallery-n aurkeztutakoa, Museum of Modern Art (MoMA, New York) museoak erosi zuen.

17

Alexéi von Jawlensky saria jaso zuen, Wiesbaden hiriak (Alemania) emana.
Museum Boijmans van Beuningen museoak (Rotterdam, Herbehereak) erakusketa handi bat antolatu zuen: Richard Serra: Drawings 2015–2017.
Kunstmuseum Basel museoak Richard Serra: Films and Videotapes aurkeztu zuen, 1968tik 1979ra bitartean sortutako obren erakusketa.
Serrak Props, Films, Early Works jarri zuen ikusgai Museum Wiesbaden museoan.
Nasher Sculpture Center zentroak (Dallas) atzera begirako zabala eskaini zion haren obra grafikoari.

18

J.Paul Getty Medal ohorezko domina eman zioten.
Londresko Gagosian eta Alan Cristea galerietan erakutsi zituen bere obra grafikoak.
Bilbao (1983) obra, Bilboko Arte Ederren Museoko Korrespondentziak: 5 arkitekto, 5 eskultore erakusketarako sortua, museo horri eman zitzaion dohaintzan. Carmen Giménez izan zen erakusketa horren komisarioa.

Partekatu