2022 05 11 Coral 136
Eszenan
Maiatzak 8, 20:00 h

Chillida & Ciaccona. Soinuaren Espazioa Kontzertua

Prezioa

Sarrerak: 12 € Lagunek eta 15 € publikoak oro har, txarteldegian eta web gunean eskuragarri.

Lekua

Museoko Atrioa.

Informazio gehiago

Iraupena, gutxi gorabehera: ordu 1.
Plaza-kopurua mugatua da.
Garaiz iritsi, mesedez.
Behin kontzertua hasita, ezingo da barrura sartu.
Erakusketa-gelak itxita egongo dira ekitaldian zehar.
AURRESALMENTA: (10:00etan): Museoaren Lagunak: apirilaren 18an; Jarraitzaileak: apirilaren 25ean; apirilaren 30ean.

Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenean, Guggenheim Bilbao Museoak bat egingo du artistaren omentzeko ekitaldiekin. Bilboko Koral Elkartearen kontzertu honek Museoko terrazan instalatuta dauden Chillidaren obrekin hartu-emanean jarriko du Johann Sebastian Bachen eta hainbat konpositore garaikideren musika, eta aukera paregabea eskainiko du musika-pieza horiez ezohiko testuinguru batean gozatzeko.

Bachen musika etengabeko erreferentea da Chillidaren sorkuntzetan. Enrique Azurzak gidatutako proposamen honen protagonistak Iñaki Alberdi soinujolea eta Bilboko Koral Elkartea izango dira, eta, bertan, eskultore donostiarraren lana Leipzigeko maisuaren konposizioekin uztartuko dute —tartean, Javier Quislantek akordeoi eta korurako egindako Ciaccona lan hilezkorraren egokitzapenarekin—, baita Sovia Gubaidulina eta Knut Nystedt bezalako egile garaikideen lanekin ere.

*Jarduerak eta programak aldaketak izan ditzakete.