curso arte online
Ikastaroak eta tailerrak
2024ko maiatzak 22–irailak 30

Online arte-ikastaroa: marrazkia arte garaikidean

Prezioa

64 € Museoaren Lagunek eta 80 € publikoak oro har.

Informazio gehiago

AURRE-SALMENTAK(10:00h): Museoaren Lagunak: apirilaren 18an; Jarraitzaileak: apirilaren 25ean; apirilaren 30ean.

Guggenheim Bilbao Museoaren online arte-ikastaroek aukera paregabea eskaintzen dute arte modernoaren eta garaikidearen historiaren funtsezko gai eta kontzeptuen inguruan modu irisgarrian eta zorrotzean prestatzeko, gaur egungo ikuspegitik. Arlo bakoitzeko adituen parte-hartzearekin, Bilduma Propioa eta Museoaren programazio artistiko dinamikoa eta askotarikoa hartzen da abiapuntutzat.

Gizakiak ideia bat komunikatzeko edo transmititzeko erabili zuen lehen irudikapen-modua da marrazkia. Marrazkiaren bilakaera historiaren eta artearen bilakaerarekin lotuta egon da, XVI. mendean jaio zenetik.

Era berean, marrazkia, izan mentala edota fisikoa, sortzaile askoren sormen-prozesuaren “matrizea” dela esan daiteke, haien lanen “hezurdura”. Gainera, badira berez artelantzat hartzen diren marrazkiak, haien konplexutasuna, berezitasuna edo trebetasuna dela medio. Antzinako artista asko nabarmendu dira teknika honetan duten maisutasunarengatik. Teknika horrek oraindik irauten du, eta erabakigarria da zenbait praktika garaikidetan.

Helburuak
Online ikastaro honek ikasteko helburu hauek ditu, besteak beste:

  • Marrazkiaren historiaren ikuspegi orokorra eskaintzea, antzinako maisu batzuen obra erakutsiaz eta Francisco de Goyaren marrazkiak eta lanak azpimarratuz, marrazki garaikidearen sarrera gisa.
  • Mendebaldekoak ez diren marrazketa-praktikak ezagutzera ematea, egungo marrazketa garaikidean eragina izan dutenak eta eragiten dutenak.
  • Marrazkiak teknika eta arte-diziplina autonomo gisa duen garrantzia agerian uztea.
  • Museoaren Bildumako artisten sormen-prozesu eta obra batzuen adibideak erakustea, marrazkia funtsezkoa baita Bilduma horretan.

Nork emango du
Jose Manuel Matilla, artearen historialaria eta Prado Museo Nazionaleko Estanpa eta Marrazkien Departamentuko burua.

Egitura eta programa 

Hizkuntza
Gaztelania

Iraupena
Hiru hilabetez irekita. Parte-hartzaile bakoitzak bere erritmora egin ahal izango du ikastaroa, edozein lekutatik. Hurrengo modulura sartzeko, aurrekoa amaitu beharko da.

Norentzat da
18 urtetik gorako pertsona guztientzat, artearen ezagutzak izan ala ez, gai horri buruzko begirada zabalagoa eta egungoa edo erreferentziazko gako erraz batzuk lortu nahi badituzte. Guggenheim Bilbao Museoko Community-ko kideek lehentasuna izango dute dauden 50 plaza eskuratzeko.

Ohiko galderak


Yoshitomo Nara
Joey, 2008
Lápiz sobre papel
51,5 × 36,5 cm
Colección del artista
© Yoshitomo Nara 2008
Cortesía Yoshitomo Nara Foundation

Prezioa

64 € Museoaren Lagunek eta 80 € publikoak oro har.

Informazio gehiago

AURRE-SALMENTAK(10:00h): Museoaren Lagunak: apirilaren 18an; Jarraitzaileak: apirilaren 25ean; apirilaren 30ean.